Data: 2026-02-02
Ordua: | jueves de 18:00 a 19:30h (CEST)
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea:Basque Culinary Center
Kokapena: -
Hizkuntza: EU
HURRENGO EDIZIOA: 2026KO AZAROA
TURISMO GASTRONOMIKOA
Murgildu turismo gastronomikoangaur egungo erreferenteen bitartez, eta hobetu zure etorkizuna profesional egingo zaituen ikastaro honekin.
Espezializazio-ikastaro hau turismo gastronomikoaren sektorean sartzekoprograma ezin hobeada. Turismo gastronomikoa, datozen urteetan turismo-industriaren barruan erroka eta aukera handiz beteriko arloa da
AUSARTZEN ZARA TURISMO GASTRONOMIKOAN ESPEZIALIZATUTAKO PROFESIONAL IZATEN?
Programa hau,turismo gastronomikoainteresatzen zaien pertsonei dago zuzenduta:
-Turismoaren arloko profesionalakdiren eta espezializatu etakarrera profesionalean aurrera egin nahi dutenpertsonak: turismo-ikasketak egin dituztenak, gidak, bidaia-agentzietako langileak, turismo-jardueretako enpresak, etab.
-Sukaldaritzaren arloko profesionalakdiren eta turismo gastronomikoaren munduan sartu nahi duten pertsonak: hoteletako langileak, jatetxeetakoak, upeltegietakoak, elikagaien industriakoak, etab.
-Beste diziplina batzuetako profesionalakdiren eta turismoa eta gastronomia gustatzen zaielako turismo gastronomikoaren munduan sartu nahi duten pertsonak: Marketina, Komunikazioa, Kazetaritza, Ekonomia, Enpresa, Geografia eta abar ikasi duten pertsonak.
* Ikasgai batzukingelesezizango dira, horregatik Masterrean izen emateko B2 maila izan beharko da (erdi-maila altu bat).
Ikastaroak honako modulu hauek ditu:
Basque Culinary Center, Gastronomia Zientzia Fakultateko titulua.
Eskaeraren formularioaren bitartez, ikastaroari buruzko informazio zabala duen txostena lor dezakezu.
• IKASTAROKO ORDUAK: 225h
• ASTEKO DEDIKAZIOA: 12 ordu
• ZUZENEKO SAIOAK: Astean behin arratsaldetan 18etatik 19.30etara CET ordutegian
Ikastaroa hasi baino lehen 0 modulua egiteko aukera izango dezu, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.
Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun beharrezkoa den material guztia eguneko 24 orduetan eskuragarri izango da.
Basque Culinary Centerren,learning by doingmetodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.
Programa eta edukiakguztiz diseinatuta daude online prestakuntzarakoeta honako elementu didaktiko hauek dituzte:
Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.
•Basque Culinary Centerrekokudeaketa arloko irakasleekzure ikaskuntza gidatuko dute.
•Ikastarokotutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktikenfeedbacka emateko.
•Basque Culinary Centerrekoirakasle gonbidatu adituekmasterclasseta zuzeneko eskolak emango dituzteastero.
Onenekin ikasiko duzu!
Yune Yamaguchi
“Japoniarra naiz eta Donostian bizi izan naiz 20 urte baino gehiagoz. Lana turismoan eta Japoniaren eta Euskal Herriaren arteko harremana sustatzen, gastronomiari dagokionez bereziki. Euskal Herriko eta Nafarroako gastronomiari buruzko liburu bat idatzi nuen, eta beste egile batzuekin kolaboratu dut, Euskal Sukaldaritzaren Entziklopediarekin barne. Ikastaro honek nire ezagutzak sakontzen eta turismo gastronomikoaren sektorean datozen erronketarako prestatzen lagundu dit. ”
“Gida turistikoa naiz Done Jakue Bidean eta kultura- eta natura-turismoan espezializatutako turismo-enpresa batean. Ikastaro honetan, nire trebetasunak hobetu ditut goraldian dagoen eta aukera ugari dituen turismo-segmentu batean. Esperientzia hau mundu osoko eta hainbat sektoretako lankideekin partekatzea benetan aberasgarria izan da.”
“Bai edukiak, metodologia erakargarri baten bidez emana, bai hizlarien aniztasunak, horietako asko ekintzaileak edo turismoan aditu ezagunak, oreka sendoa eman zuten. Era berean, ikastaroaren koordinazio bikainak, profesionaltasunari, dedikazioari eta prestutasunari dagokienez, prestakuntza hori esperientzia bikaina izatea bermatu zuen. Ikasi, ikertu eta partekatu egin nuen, eta ikastaroari esker, turismo gastronomikoaren arloan murgilduta nago orain. Gaur egun, turismo-aholkularia naiz, eta, zalantzarik gabe, horrek badu zerikusirik Turismo Gastronomikoko Esperientzien Diseinua ikastaroarekin.”
Ikastaroareninguruko prezioa 2.730 €-koa da.
Ordainketa modua hurrengoa da:
•150 €eskaera aurkeztean.
•Zenbatekoaren %40, hau da,1.092 €, onartua izana baieztatuta, plaza erreserbatzeko.
•Zenbatekoaren gainerakoa,1.488 €, ikastaroa hasi baina lehen.
Prezioaren barruan hau dago:
•Prestakuntza-ingurunean sartzea.
•Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.
•Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.
•Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia.
•Alumni zerbitzuan sartzea ikastaroa gainditu ondoren.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.