Data: 2026-03-24
Ordua: 2026Eko Martzoaren 24A - Maiatzaren 11Ra | jueves de 16:00 a 17:30 h (CEST)
Modalitatea: Online
Antolatzailea: Basque Culinary Center
Kokapena: -
Hizkuntza: EU
Abangoardiako sukaldaritzako testurizatzaileen funtzionamenduan sakontzeko ikastaroa.
Ikasi teknika eta/edo produktu bakoitza aplikatzen, elaborazioak diseinatzean zer ezaugarri lortu nahi den aintzat hartuta.
EZAGUTU GAKO GUZTIAK TEKNIKA BERRIEKIN HARRITZEKO!
Abangoardiako produktuei buruzko ikastaroasektoreko profesionalentzatda, betiereezagutzak handitu eta beren burua espezializatuez ezik, testurizatzaileen erabileran oinarritutako abangoardiako produktu eta teknikak aplikatuznabarmenduere egin nahi badute.
Komeni da sukaldeko postuetan lan-eskarmentua izatea.
Ikastarokoprestakuntza-programak alderdi hauek jorratzen ditu:
Testurizatzaileen hastapenak.
Sailkapena, ezaugarriak, nola erabili, produktuak eta aplikazioak, hauekin: Abangoardiako loditzaileak, abangoardiako gelifikatzaileak, abangoardiako emultsionatzaileak eta aireztatzaileak eta abangoardiako produktu berriak.
Loditzaile, gelifikatzaile, emultsionatzaile eta aireztatzaile ezberdinek sor litzaketeneragozpenak eta erabilera-arazoak.
Laburpena: produktuen ezaugarriak konparatzea, produktuekin zer aplikazio egin ditzakegun, eta konbinatzen baditugu zer sinergia sor litezkeen aztertzea.
Gainera, ikastaroan ikasleakikasitakoa praktikan jarriko du askotariko jardueretan, eta teknikak aplikatuko ditu. Jatetxe bateko benetako menu batean aplikatzeko modukoelaborazio berritzaileak sormenez egitekoaukera bikaina.
Ezagutza sakonak eskuratuko dituzu, sukaldaritzako prozesu bakoitzean zer gertatzen den ulertu ahal izan dezazun eta hori egiazko mundura bihurtzeko.
•PLATAFORMA ERAKUSTEKO 0 MODULUA
•IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA:60 ordu
•ASTEKO DEDIKAZIOA: 10-12 ordu
•ZUZENEKO SAIOAK:Ostegun arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **
*Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.
** Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun.
Basque Culinary Centerren,learning by doingmetodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.
Programa eta edukiakguztiz diseinatuta daude online prestakuntzarakoeta honako elementu didaktiko hauek dituzte:
Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, joGehiago ezagutu/Metodologia
Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.
•Basque Culinary Centerrekosukaldaritza eta zientziaren arloko irakasleekzure ikaskuntza gidatuko dute.
•Ikastarokotutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktikenfeedbacka emateko.
•Basque Culinary Centerrekoirakasle gonbidatu adituekshowcookingeta zuzeneko eskolak emango dituzteastero.
Onenekin ikasiko duzu!
Ikastaroak715 € balio du; zenbateko hori izena online emateko orduan osorik ordaindu behar da.
Prezioaren barruan hau dago:
•Prestakuntza-ingurunean sartzea.
•Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.
•Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.
•Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia.
Prezioaren barruan hau ez dago:
•Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.
Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko,ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:
•Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai:Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak
•Ikastaro hau egiteko behar diren produktu eta tresnak.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.