«Emakumeak Nekazaritzan» Europar Plataforma

Europako Batzordeak «Emakumeak Nekazaritzan» plataforma berria jarri du martxan. Ekimen hori Nekazaritzari eta Elikadurari buruzko Ikuspegiaren barruan dago, eta sektoreko emakumeak ahalduntzeko, landa-komunitateetan aukera-berdintasuna indartzeko eta belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko diseinatuta dago. 2026an Nazio Batuen Erakundeak Emakume Nekazariaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen.

Emakumeak funtsezkoak dira landa-ekonomiak berritzeko eta dibertsifikatzeko, baina egiturazko oztopoei egin behar diete aurre (lurrak eskuratzea, finantzaketa eta prestakuntza). EBren egungo datuek azpiordezkaritza hau islatzen dute:

  • Nekazaritza-ustiategien % 32 soilik zuzentzen dute emakumeek.
  • Soilik % 3 40 urtetik beherako emakumeek kudeatzen dituzte.
  • Emakumeek kudeatutako nekazaritza-ustiategien batez besteko tamaina 9 hektareakoa da.
    Ekimena bat dator egungo NPBrekin, emakumeen parte-hartzea sustatzen baitu, eta aukera ematen baitie estatu kideei beren plan estrategikoetan berariazko neurriak eta finantza-laguntza sartzeko.

Plataforma elkarrizketarako, ikaskuntzarako eta lankidetzarako gune izango da EB mailan, eta hiru oinarri izango ditu:

  1. Mentoringa (tutoretza) erraztea: Jarduera nagusia izango da. Esperientzia duten nekazariak hasierako etapetan daudenekin konektatuko ditu, banakako eta taldeko laguntzaren bidez.
    Jarduerak praktikoak izango dira eta negozioetara bideratuta egongo dira. Besteak beste, gai hauek landuko dira:
  • Negozio-planak garatzea, kostuak kontrolatzea eta denbora kudeatzea.
  • Berrikuntza, teknologia eta nekazaritza-merkatuetan nabigatzea.
  • Negozioa elikagaien ekoizpenetik haratago hedatzea.
  • Merkaturatzea eta marketina (sare sozialak barne).
  • Kontziliazioa: zainketak, errelebo-zerbitzuak eta erretiro-plangintza.
  • Deialdiaren xehetasunak eta izen-emateak

2. Konexioa sustatzea (networking): EB osoan sare dinamiko bat sortzea parekoen arteko trukerako.

3. Esperientziak partekatzea: oztopo sektorialak gainditzeko erronka komunak jorratzea.

Europako Batzordeak EBn bizi diren eta nekazaritzan edo nekazaritzarekin lotutako arlo batean lan egiten duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu Emakumeak Nekazaritzan Plataformako kide bihurtzeko interesa adieraztera. Eskaerak egiteko epea 2026ko apirilaren 30era artekoa da.

Informazio gehiago:

Women in Farming Platform

Izen emateak

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.