Euskadiko Elikagaien Berrikuntza Transferitzeko IV. Jardunaldia

Joan den otsailaren 18an, Euskadiko Elikagaien Berrikuntza Transferitzeko IV. Jardunaldia egin zen Miñaon (Araba), eta elikagaien balio-katearen maila guztiekin lotutako 100 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak eman zion hasiera jardunaldiari, gure enpresek beren lehiakortasuna hobetzeko eta berritzeko egiten ari diren ahaleginei balioa emanez. Halaber, adierazi zuen garrantzitsua dela lankidetza publiko-pribatuan aurrera egiten jarraitzea, eta Gastronomia eta Elikaduraren Euskal Plana (PEGA 2030) aipatu zuen. Plan horretan, berrikuntza faktore garrantzitsua duten 10 proiektu estrategiko jasotzen dira.

Eneko Axpe fisikari eta ikertzaileak aurkeztu zuen «Euskadi 2050: elikagai-egoera berria aurreratuz» hasierako hitzaldia. Bertan, klima-aldaketa, immigrazioa eta robotika aipatu zituen gastronomia eta elikadura eraldatzeko funtsezko faktore gisa.

Ondoren, Euskadiko elikaduraren balio-kateko enpresei beren esperientziak kontatzeari ekin zitzaien, egin duten edo egiten ari diren berrikuntzaren inguruan, eta horrek bakoitzak bere negozioan izan duen eta izaten ari den eraginaren inguruan. Guztira 12 enpresak parte hartu zuten hizlari gisa, hiru gai-multzotan banatuta: «Berrikuntza lehen mailan hasten da», «Joera berriak: edariak NOLO» eta «Elikagaien eraldaketarako berrikuntza».

Jardunaldiaren zati guztiak bideo hauetan ikus daitezke:

 “Aurkezpen instituzionala (Amaia Barredo- Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen,Nekazaritza eta Arrantzako Sailburua). Eta Hasierako hitzaldia (Eneko Axpe)”

“Berrikuntza lehenengo sektorean”

“Joera berriak: NOLO Edariak” eta “Elikagaien eraldaketarako berrikuntza”

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.