Data: 2026-06-22
Ordua: 14:30
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea: www.spri.eus
Kokapena: -
Hizkuntza: ES
Sare sozialetako publizitatea GILTZARRIA bilakatu da tamaina eta sektore guztietako enpresa eta markentzat. Publiko orokorrarengana erraz iristeko aukera ematen diete sare sozialek enpresei, Instagramen, TikToken, LinkedInen edo YouTuben banatutako hileko milaka milioi erabiltzaile aktiboen bidez.Sare sozialetako publizitateak, irismen handia izateaz gain, publiko espezifikoei zuzentzeko gaitasuna du. Sare sozialek erabiltzaileen gaineko datu ugari dituzte: interesak, portaerak, datu demografikoak… Hala, iragarleek modu eraginkorrean segmentatu ditzakete haien kanpainak, pertsonarik egokienengana iristeko.Sare sozialetako publizitatea malgua eta irisgarria da. Ondorioz, erakargarria da neurri guztietako enpresentzat. Aurrekontua doitzeko aukera ematen duenez, enpresa txikiak eta handiak espazio berean lehiatu daitezke. Hala, marketineko helburu zehatzak lortu ditzakete; esaterako, markaren ospea handitzea, leadeak sortzea edo lineako salmentak areagotzea.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.