EAEren lurralde-eremuan kokatutako nekazaritza-, arrantza- eta basogintza-industriak eraldatutako eta merkaturatutako produktuak sustatzea Euskaditik kanpoko merkatuetan.
670.000 €
Onuradun bakoitzeko 50.000 euroko laguntza emango da gehienez, eta jarduera bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gastuaren gehieneko muga 10.000 eurokoa izango da.
Dena den, errespetatu egin beharko dira honako araudi hauetan ezarritako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoak, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak –arrantzaren eta akuikulturaren alorrean– minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoak; horiek aplikagarri izango dira baldin eta enpresa onuraduna nekazaritza- edo arrantza-sektorekoa bada, eta, hori horrela izanik, laguntza 300.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa; bigarren kasuan, berriz, 40.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa.
Informazio gehiago hemen.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.