Nekazaritza digitala

Euskal nekazaritza-sektorea digitalizatzen laguntzeko zerbitzua

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza Zuzendaritzak, Hazi Fundazioaren bitartez, "Nekazaritza Digitala" programa gaitu du

Programa honen helburu nagusia da euskal nekazaritza-sektoreko digitalizazioaren eremuan dauden oztopo teknikoak eta ezagutza-oztopoak ezabatzea edo murriztea, bai eta digitalizazioa eta datuen erabilera sustatzea ere, haren garapena bultzatzeko.

Programa horren barruan, euskal nekazaritza-sektorea digitalizatzen laguntzeko zerbitzu bat dago, honako bide hauen bidez heldu daiteke haiengana:

Helbide elektronikoa: nekazaritzadigitala@hazi.eus

Webgunea: www.onekin.eus/digitala

Zerbitzuaren helburua da digitalizazioaren arloko kontsultei erantzutea eta oinarrizko gorabehera teknikoak ebaztea, euskal nekazaritza-sektoreari zuzendutakoak.

Zerbitzu horren bidez, honako hauek egingo dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren izapidetze elektronikoari eta identifikazio elektronikorako baliabideei buruzko guztian laguntzea.
  • Euskal administrazioek gaitutako nekazaritza-ustiategiei zuzendutako digitalizaziorako laguntza-ildo nagusiei (laguntzak) buruzko orientazioa ematea.
  • Eusko Jaurlaritzak eta bere eremuko erakunde publikoek bultzatutako euskal nekazaritza-sektoreari zuzendutako digitalizazioari buruzko prestakuntzaikastaroen berri ematea.
  • IKT tresnen “oinarrizko” gaietan laguntzea.
  • Laguntza aurreratua jasotzea, aholkulari teknologikoen talde baten bitartez, aurkezten zaizun behar edo aukera bakoitzerako teknologia aproposak egokitu eta hautatu ahal izan ditzazun.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.