Sailburuak ENBA sidikatuaren 30 urteurreneko ekitaldian parte hartu du, eta 2021erako 12 milioi euroko deialdia iragarri du, EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien sektoreetan abeltzaintza-jarduerari eusteko. Laguntza lerroa datorren urrian argitaratzea aurreikusten da.
Ezohiko laguntza horien helburua da euskal ustiategiei laguntzea eta COVID19ren ondoriozko merkatuko zailtasunen ondorioz izaten ari diren galerak arintzea.
Iragarpenaz gain, Nekazaritza Ministerioarekin egiten ari diren Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) negoziazioaren azken ordua azaldu du Tapiak, eta, horren harira, egungo proposamenean gai garrantzitsuen aurrean dagoen zehaztugabetasuna konpontzen saiatzen ari direla adierazi du, besteak beste, ekoeskemak babestea, zuzeneko laguntzen aurrekontuaren % 25 baitira. Eusko Jaurlaritzaren ahalegina sektoreak laguntzak jasoko dituela bermatzera bideratzen ari da, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera, gaur egun NPB laguntzen 7.200 hartzailek osatzen dutena, pandemia osteko eredu sozioekonomiko berrira egokitu dadin.
Tapia kezkatuta agertu da esnearen prezioagatik, eta Eusko Jaurlaritzak arrazoizko prezioa bermatzeko ahaleginarekin bat egiten duela esan du, abeltzaintzaren sektoreak egiten duen lanari erantzun ahal izateko.
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.