Berrikuntzari laguntza ematea, aholkularitza eta akonpainamendu moduko laguntzen bidez, betiere produktuaren arloko eta negozio-prozesuaren arloko (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza-mikroproiektuak negozio-prozesuan inplementa daitezen.
5 eta 249 tarteko langile kopurua duten enpresak, Euskadin kokatuta daudenak eta industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartekoak, logistikakoak eta handizkako merkataritzakoak garatzen dituztenak.
Proiektu berritzaileei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak zailtasunak suposa ditzazkete enpresa txikieak berrikuntza-prozesu horiei aurre egiteko eta merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzeko.
Oztopo hori ezabatzeko sortu zen doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da Hazinnova, lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrien ezarpena errazteko. Horrezkeroz, Hazinnova zure ETEarentzat berrikuntzarako ate berri bat da.
Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu.
*HAZINNOVAREN helburuak ez dira honakoak: Plan edo azterketa huts bat egitea, ziurtagiria lortzea edo berritzea edo konponbide teknologikoa ezartzea.
Minimis araudia. Ondoz ondoko ematea.




Informazioa eta tramitazioa
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.