Culinary Action Foroak gastronomiako sektorea aldatzen ari diren 100 gazte talentu bildu ditu

4/02/2020

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuodeak, Bittor Orozek, “Gastronomiako talentu gazteak” topaketari hasiera eman dio. Ekintzaileen VII. Foroa-ren esparruaren barruan Basque Culinary Center-ek antolatuko topaketa da.

Jardunaldia sektorea aldatzen ari diren 100 talentu, 30 urte baino gazteagoak, elkartu ditu. Parte hartzen ari diren profesionalak haien esperientziak, ibilbideak eta ideiak partekatzen ari dira, gastronomiako gazteei balioa emanten zaien espazio batean. Era askotako gaiak jorratuko dituzte: joera berriak, negozio berriak kudeatzeko modua ezberdinak eta gastronomia teknologia sektorean jokatuko duen papera.

Topaketan Oroz sailburuordeak ONekin! programa ezagutarazi du, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzaren bidez, orain dela gutxi martxan jarritako programa.

ONekin! laguntza programa bat da, EAEko nekazaritza elikagaien eta egurraren katearen arloko ETEen eta mikroETEen ekintzailetza eta berrikuntza maila hobetzea xede duena arlo hoietan Euskadi erreferentziako posizio batean jartzeko.

ONekin! Programa, berez, bi egitasmoen inguruan egituratuta dago “Ekintzaile ONekin! Startups”, ekintzailetzaren eremuari lotua, eta “MugaGabe” berrikuntzaren eremuari lotua. ONekin! Programa Euskadiko 2020ko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoak definitzen duen jardueren barruan dago kokaturik dago.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.