Laguntza horien bitartez, ekipo informatikoak erostea, programa informatiko berriak eskuratzea edo soluzio teknologikoak ezartzea finantza daiteke. Gainera, besteak beste, enpresa ahokulariek eginiko zerbitzuen kostuak, zure negoziorako merkataritza elektronikoa ezartzeko kostuak edo marketin digitaleko jarduketak lagundu daitezke diruz.
Jarraian, azken urteetan sustatutako laguntza lerroak eta 2021eko azken hiruhilekoan abian jartzea aurreikusten direnak daude.
Kontzeptua: Diruz lagundu ahal izango dira komunikazio- eta informazio-sistema berriei egokitutako ordenagailu eta ekipamendu periferikoetarako inbertsioak, bai eta nekazaritzako ustiategietako jarduerei buruzko programa berezietarako egindako inbertsioak ere.
Diruz lagundu diren komunikazio- eta informazio-sistema berriek ezin izango dute ordezkatzeko, berritzeko edo berriak erosteko laguntzarik eskuratu bost urte igaro arte.
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? 1.000,00 euros
Onuraduna: ETNN (titulu nagusiko nekazari –diru-sarrera eta lan guztiaren % 50 nekazaritza jardueratik dator–) gisa kalifikatutako ustiategiak.
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak. Laguntza inbertsio osoaren % 60 artekoa izan daiteke (batez besteko laguntza % 10-20koa da). Jardueran hasten diren gazteei eta emakumeei dagozkie laguntza-ehuneko handienak. Ekoizpen ekologikoa izatea, ureztatzea, eta abar hartuko dira kontuan.
Nora jo behar da? ? Foru aldundietara.
Laguntzaren izena: Nekazaritzako ustiategietako inbertsioetarako laguntzak.
Deialdia: Urterokoa. Bizkaian eta Gipuzkoan urte bakoitzaren azken hiruhilekoan argitaratu ohi dira, eta Araban, urteko lehen hiruhilekoan.
ARABA (Arabako Foru Aldundia)
BIZKAIA (Bizkaiko Foru Aldundia)
GIPUZKOA (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Kontzeptua: Nekazaritza-ustiategietarako laguntzak, hirugarrenek digitalizazioaren arloan egindako aholkularitza-zerbitzuengatik (teknologia berriak sartzea, kudeaketa hobetzea, etab.)
Laguntzak banakako ustiategiei, kooperatibei eta egiturei (elkarteak, federazioak, etab.) eman dakizkieke.
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.
Onuraduna: Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategiak edo -kooperatibak.
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak. Laguntza egindako gastuaren % 80 artekoa izan daiteke (aholkularitza-gastua), eta gehienez 5.000 €-ko laguntza emango da (12.000 € egituretarako). Gutxieneko dirulaguntza % 70ekoa da.
Nora jo behar da? ? Hazi Fundazioa.
Laguntzaren izena: Onekin Digitala!
Deialdia: Lehenengo deialdia 2021eko laugarren hiruhilekoan egitea aurreikusten da.
Harremanetarako: Fernando Corcuera
Kontzeptua: Nekazaritza-ustiategietarako laguntzak, soluzio teknologikoak ezartzeko. Aholkularitza-gastuak, inbertsio teknologikoak eta hardware-gastuak (programak) lagunduko dira.
Laguntzak banakako ustiategiei, banakako ustiategien taldeei (gutxienez hiru), kooperatibei eta egiturei (federazioak, elkarteak, etab.) eman dakizkieke.
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.
Onuraduna: Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategiak, banakako ustiategien taldeak eta kooperatibak.
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak. Laguntza egindako gastuaren % 80 artekoa izan daiteke (aholkularitza, inbertsio eta hardwarearen gastuak), eta gehienez 6.000 €-ko laguntza emango da (12.000 € egituretarako). Gutxieneko dirulaguntza % 70ekoa da.
Nora jo behar da? ? Hazi Fundazioa.
Laguntzaren izena: Onekin Digitala!
Deialdia: Lehenengo deialdia 2021eko laugarren hiruhilekoan egitea aurreikusten da.
Harremanetarako: Fernando Corcuera
Kontzeptua: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia egitea, lehiakortasuna hobetze aldera.
Laguntza-lerroak eta diruz lagundu daitezkeen jarduketak:
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.
Onuraduna:
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak.
Nora jo behar da? ? Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara.
Laguntzaren izena: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak 2021
Estado: Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2021/10/21-2021/11/22)
Harremanetarako: Marisa Fraile
Kontzeptua: Enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren bulegotika-ekipamendu eta programa informatikoetako inbertsioak lagundu ahalko dira diruz.
Gainera, hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea lagunduko da, informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko.
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? 3.000,00 euro
Onuraduna: Enpresek Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Zuzendaritza) inskribatuta egon beharko dute.
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak. Laguntza inbertsio osoaren % 40 artekoa izan daiteke (batez besteko laguntza % 20-25ekoa da).
Nora jo behar da? ? Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Zuzendaritzara.
Laguntzaren izena: Lehiatu Berria
Deialdia: Urterokoa. Udan argitaratu ohi da (aldatu egin daiteke).
Harremanetarako: Eduardo Castillo Díaz
Harremanetarako: José Ignacio Ruiz Orive
Kontzeptua: Enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren bulegotika-ekipamendu eta programa informatikoetako inbertsioak lagundu ahalko dira diruz.
Gainera, hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea lagunduko da, informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko.
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.
Onuraduna:
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak. Laguntza inbertsio osoaren % 40 artekoa izan daiteke.
Nora jo behar da? ? Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Zuzendaritzara.
Laguntza lerroaren izena: MAE Inbertsioa
Deialdia: Urterokoa. Urte bakoitzaren azken hiruhilekoan argitaratu ohi da (aldatu egin daiteke).
Harremanetarako: Eduardo Castillo Díaz
Kontzeptua: Elikadura-industrietarako laguntzak, hirugarrenek digitalizazioaren arloan egindako aholkularitza-zerbitzuengatik (teknologia berriak sartzea, kudeaketa hobetzea, etab.)
Laguntzak banakako industriei edo egitura ofizialei (elkarteak, konfederazioak edo antzekoak) eman dakizkieke.
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.
Onuraduna: Ekoizpen-establezimendua duten eta zergak Euskadin ordaintzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak. Laguntza egindako gastuaren % 80 artekoa izan daiteke (aholkularitza-gastua), eta gehienez 5.000 €-ko laguntza emango da (12.000 € egituretarako). Gutxieneko dirulaguntza % 70ekoa da.
Nora jo behar da? ? Hazi Fundazioa.
Laguntzaren izena: https://onekin.eus/programa/onekin-digitala/Onekin Digitala!
Deialdia: Lehenengo deialdia 2021eko laugarren hiruhilekoan egitea aurreikusten da.
Harremanetarako: Fernando Corcuera
Kontzeptua: Elikadura-industrietarako laguntzak, soluzio teknologikoak ezartzeagatik. Aholkularitza-gastuak, inbertsio teknologikoak eta hardware-gastuak (programak) lagunduko dira.
Laguntzak banakako ustiategiei, banakako ustiategien taldeei (gutxienez hiru) eta kooperatibei eman dakizkieke.
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.
Onuraduna: Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategiak, banakako ustiategien taldeak eta kooperatibak.
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak. Laguntza egindako gastuaren % 80 artekoa izan daiteke (aholkularitza, inbertsio eta hardwarearen gastuak), eta gehienez 6.000 €-ko laguntza emango da (12.000 € egituretarako). Gutxieneko dirulaguntza % 70ekoa da.
Nora jo behar da? ? Hazi Fundazioa.
Laguntzaren izena: Onekin Digitala!
Deialdia: Lehenengo deialdia 2021eko laugarren hiruhilekoan egitea aurreikusten da.
Harremanetarako: Fernando Corcuera
Kontzeptua: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia egitea, lehiakortasuna hobetze aldera.
Laguntza-lerroak eta diruz lagundu daitezkeen jarduketak:
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.
Onuraduna:
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak.
Nora jo behar da? ? Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara.
Laguntzaren izena: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak 2021
Estado: Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2021/10/21-2021/11/22)
Harremanetarako: Marisa Fraile
Kontzeptua: Mahastizaintza eta ardogintza, sagardo eta garagardoaren sektoreetan berrikuntza komertziala sustatzeko laguntzak. Beste ekintza batzuen artean, marketin digitala (publizitate- eta merkataritza-ekintzak Internetez) eta merkataritza elektronikoa (bitarteko elektronikoetatik saltzea –sare sozialak, webguneak eta app-ak–, ordainketa-plataformak, etab.) lagunduko dira.
Laguntzak banakako onuradunei eta enpresa taldeei, partzuergoei edo antzeko egiturei eman dakizkieke.
Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.
Onuraduna: Euskadin ekoizpen-establezimenduak dituzten mahastizaintza eta ardogintzaren industriak, sagardo eta artisau garagardoaren sektoreetako elikadura-industriak, baita enpresa taldeak, partzuergoak edo antzeko egiturak ere.
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak. Laguntza egindako gastuaren % 66 artekoa izan daiteke, eta gehienez 3.000 €-ko laguntza emango da ekintza bakoitzeko (5.000 €, onuraduna talde baten bitartez aurkeztuz gero). Gutxieneko dirulaguntza % 50ekoa da.
Nora jo behar da? ? Hazi Fundazioa.
Laguntzaren izena: Ardoa Mugagabe
Deialdia: Deialdi berria argitaratzeko zain. Azken deialdia 2020ko uztailean argitaratu zen.
Harremanetarako: Andoni Erkiaga Agirre
Kontzeptua: Telelana ezartzea eta horren inguruan aholkatzea.
Telelanari buruz Aholkatzeko eta Ezartzeko zerbitzua autonomo eta ETE-entzat, teknologia erabiltzen laguntzeko, jardueran etxetik jarraitu ahal izateko, osorik edo partzialki.
Programak hau eskaintzen du: berehalako ezarpena modu telematikoan, enpresan telelanaren bidez landu daitezkeen arloak identifikatzea, laguntza etengabea egiazki ezarri arte, aholkulari teknologikoen taldeak.
Onuraduna: ETEak eta autonomoak.
Laguntza: Itzuli behar ez diren dirulaguntzak.
Informazioa: SPRI.
Kontzeptua: Enpresetan Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiak gehitzea (EIKT).
Inplantalariak programaren osagarria, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitira, enpresaren tamainaren arabera aldatu daitezkeenak, aholkularitza gastuetarako, ingeniaritzarako eta hardwarea eta softwarea erosteko, EAEko ETE-etan telelana errazteko.
Programak hau eskaintzen du: Inplantalariak-en jasotako aholkularitza osatzeko laguntza, telelana ezartzeko egindako gastuen % 25-% 50 diruz laguntzea, aholkularitza taldeak, ingeniaritza eta hardwarea eta softwarea erostea.
Onuraduna: enpresak.
Informazioa: SPRI.