Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Eusko Jaurlaritzak bere egin du klima-aldaketari buruzko nazioarteko adituen txostena, Basque Green Deal estrategia bizkortzeko pizgarri gisa

23/09/2021

  • Euskadi izan zen klimaren neutraltasunaren aldeko konpromisoa hartu zuen Europako lehen eskualdeetako bat, Iñigo Urkullu lehendakariaren 2019ko Larrialdi klimatikoaren Adierazpenarekin
  • Premiazkoa da energia berriztagarrien sorrera bultzatzea, modalitate guztietan, bai eta garraioaren elektrifikazioa bizkortzea ere, eta herritarrei dei egiten die jasangarritasunaren alde ekintzara gehitzea, eguneroko ohituretan

 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldeak (IPCC) atzo emandako ondorioekin. Azken txostenaren arabera, zientzialariak eskualde guztietan eta klima-sistema osoan ari dira aldaketak hautematen Lurreko kliman.

Ondorio horrek ez du harritu Eusko Jaurlaritza, baina IPCCren Seigarren Ebaluazio Txostenaren (IE6) lehenengo zatia mundu mailan jakitera eman izanak aurretik antzematen ziren seinaleak ofizialtzeko balio izan du.

Eusko Jaurlaritzarentzat orain dela hainbat hamarkadatatik markatuta dauden eta 2020-2024 legealdian eguneratu diren estrategiak bizkortzeko suspergarria izango da jakinarazpen hori.

 Tokian tokiko eta eskualdeetako ekintza klima-aldaketari erantzuna emateko aktibo gisa

Hain zuzen ere, Seigarren Ebaluazio Txostenaren berrikuntzetako bat izan da lehenbiziko aldiz egin duela klima-aldaketaren eskualde-mailako analisi zehatzagoa. Eta Eusko Jaurlaritzak atseginez hartu du ikuspegi hori, kontuan hartuta Euskadik lideratzen duen eskualdeen apustua klima-aldaketaren aurkako borrokan tokiko egokitzapenak eta gobernu autonomikoek duten eginkizuna babesteko, besteak beste, Regions4* erakundearen lehendakaritzatik.

* Regions4 Sustainable Development erakundea –lehen nrg4SD– garapen jasangarriaren alde lan egiten duten eskualdeetako gobernuen nazioarteko sare bat da, klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen oinarrizko hitzarmeneko kide behatzailea da eta COPetan parte hartzen du.

Estatuko eskualdeetako nahiz udaletako klima-aldaketaren egoera zehatza zein den jakin nahi horren baitan, Eusko Jaurlaritza Kosta Egoki Txostenaren bertsio eguneratua prestatzen ari da, eta irailean aurkeztuko dira Euskadi mailan egindako agertoki klimatiko zehatzagoak.

https://klimagune.bc3research.org/wp-content/uploads/2019/07/06_MMarAlonso_Klimagune2019_def-1.pdf

Nolanahi ere, Euskadi aitzindaria da Estatuan, ESTZENARIO KLIMATIKOEN BISORE bat baitu non informazio eguneratu eta xehatu guztia ikus daitekeen.

 Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Estrategia, NBEko nazioarteko adituen IPPCekin lerrokaturik

IPCCren txostena gaur egun Euskadin klima-agertokiei buruz abian dauden lanekin lerrokaturik dago, trantsizio energetikoaren aldeko apustua eginez eta klima-aldaketara egokitzeko hainbat tresna abian jarriz.

Edonola ere, txostenak agerian jartzen du klima-aldaketari dagokionez helburu handinahikoak ezarri behar direla, eta halaxe daude jasota Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea izango dena lantzeko oinarrizko dokumentuan; proiektua 2021 urtearen amaieran onartzea aurreikusten da. Nahiz eta azken hamabost urteotan % 27 murriztu diren Euskadin berotegi-efektuko gasak, Euskadiko estrategiak bereganatu egin du 2050erako berotegi-efektuko gasen zero emisio garbiko ekonomia lortzeko EBren helburua.

Energia-kontsumoa da gaur egun klima-aldaketaren arrazoi nagusia diren berotegi-efektuko gas-emisio gehienen erantzulea. Hori dela eta, irtenbide asko eta asko arazoari aurre egiteko energiaren arloan garatu beharreko jarduketen eskutik etorriko dira. Arrazoi horrengatik, Eusko Jaurlaritzak premiaz sustatu nahi du energia berriztagarriak sortzea modalitate guztietan (fotovoltaikoa, eolikoa, biomasa, hidrogenoa, etab.) eta dimentsio guztietan (ahalmen handiko sorkuntza duten parke eolikoak nahiz dimentsio txikiko autokontsumoko instalazioak), bai eta garraioaren elektrifikazioa bizkortzea ere, eta, jakina, herritarrei dei egiten zaie apustu horrekin eguneroko ekintzen bidez bat egiteko.

 Basque Green Deal eta Europako Itun Berdea: garapen inklusibo eta jasangarria

Laburbilduta, eta nazioarteko adituen taldeak ondorioztatu duen moduan, garapen-eredu berri bat zehaztu behar da, eta Euskadik Basque Green Deal estrategiaren esparruan hartu du bere gain hori, joan den maiatzean Europako Itun Berdearekin bat egin ondoren.

Garapen-eredu inklusibo eta jasangarria da, eta lau jarduera-palanka ditu, teknologia eta industria aldaketa-eragiletzat hartuta.

Lehenengo palanka trantsizio energetikoan oinarritzen da, energia berriztagarriak ingurunearekin eta baliabide naturalekin uztartuta.

Bigarrena mugikortasun jasangarriarekin lotuta dago, eta elektrifikazio premiak hartzen dira kontuan, energia berriztagarria erabiliz eta erregai fosilen kontsumoaren ordezko irtenbideak planteatuz.

Hondakinen kudeaketarekin gero eta arduratsuagoa den eta jasangarriagoa den industria-ekoizpenaren prozesuak ezartzea ere badago, ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren arloko irtenbideak planteatuz, eta hor eginkizun erabakigarria du Euskadiko garapen teknologikoak.

Garapen jasangarriaren ereduaren zirkulua ixteko, Euskadik 0 kilometroko eta kalitatezko elikaduraren aldeko apustua sendotuko du, janariak alferrik galtzeari arreta berezia eskainiz. Estrategia horretan lehen sektoreak eta elikagaiak eraldatzeko industriak elkarlanean eta elkar erabat errespetatuz jardungo dute.

Azken batean, Basque Green Deal estrategia globala da, eta ekoizpen-egituraren lehiakortasuna indartzeko eta politika sektorial guztietan ingurumen-irizpideak integratzeko balioko du, eta ez baldintza gisa, baizik eta balioa sortzeko faktore lehiakor gisa, Euskadin klima-aldaketaren mehatxuak gainditzen lagunduko duen aldi berean.

 Trantsizio energetikoarekiko eta klima-aldaketarekiko sentsibilizazioaren aldeko konpromisoa duen agenda

Euskadik bide-orri bat du ezarrita trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren arloan, eta nabarmen areagotuko da datorren udazkenean.

Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan eguneratua irailean onartzea aurreikusten da, eta Gobernu Kontseiluak azaroan emango dio oniritzia Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren lege-proiektuari.

Era berean, politika horietan kapilaritatea behar dela jakinik, irailaren 24tik urriaren 3ra Euskadik ASTEKLIMAren bigarren edizioa biziko du, Energia Euskal Erakundea eta Ihobe erakunde publikoek koordinatutako Klimaren eta Energiaren Astea. Hamabost bat ekintza txiki egingo dira toki-eremuan, Zientzia Zentroan inplikatutako hainbat eragilek egindako jarduerak ezagutarazteko, trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean herritarrak kontzientziatzeko eta mobilizatzeko helburuarekin.

Era berean, Euskadik azaroan Glasgowen egingo den COP 26an parte hartuko du, eta Pre – COP 26aren esparruan ekitaldi bat hartuko du irailaren 30ean.

Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egin nahi dituzu?

Lehiatu Berria eskatu du, inbertsioaren % 40rarteko zuzeneko diru-laguntza jasotzeko

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.