OSTEGUN EKINTZAILEAK.- ZORION EKONOMIKOA: BEGIRADA BERRI BAT DIRUARI

OSTEGUN EKINTZAILEETAKO hurrengo hitzorduan bidaia zirraragarria eskaintzen dizugu zure ekonomian, emozioetan eta ugaritasunean barrena. Bidaia horretan, gure diruarekin eta ekonomiarekin dugun harremanaren oinarriak ezarri ahal izango ditugu.

Zoriontasun ekonomikoa existitzen da, eta mezu hori dakarkigu hitzordura Nieves Villena ekonomialari, coach eta finantza-hezitzaileak. Ekonomia presio, larritasun eta estres gutxiagoko leku batetik bizitzeko moduari buruz hitz egingo digu.

Ponentzia honen helburua da parte-hartzaile bakoitzak bere ikuspegi ekintzailetik esperimentatu ahal izatea zein harreman duen bere diruarekin bere balioekin lerrokatutako bizitza ekonomikoa sortzeko. Finantzen ikuspegi bat izatea, finantza-adimena ez ezik, pentsamoldea, kontzientzia eta adimen emozionala ere barnean hartzen dituena.

Horretarako, ponentzia honetan hurrengokoak egingo ditugu:

  • Finantza-hezkuntza zer den eta gure proiektuetan eta gure bizitzetan garrantzia ematearen muntaz dugun ikuspegia zabaltzea.
  • Gure ekonomia kudeatzeko orduan, gure sinesmen eta portaera-eredu ekonomikoak zein diren jakitea.
  • Prezioak markatzen ditugun barneko tokitik, aurrekontuak bidaltzeko eta gure proiektuan gure zenbakiekin zerikusia duen guztia egiteko kontzientzia hartzea.

KABIA AZOKA

Gabonetara hurbiltzen ari gara, eta kontsumo kontzientea sustatu nahi dugu komunitate honetako produktu eta zerbitzuen bidez.

Horregatik proposatzen dugu azkoa bat sortzea zure produktuak eta/edo zerbitzuak bertatik bertara ukitu eta ezagutzeko. Ekimen honen bidez, katalogo digital bat sortzea proposatzen dugu, komunitatearen proiektuei ikusgarritasuna emateko – jardunalditik harago –.

Bat egiteko, oso ondo gogoratu behar duzu aurten ikasitako guztia, emozioa sortzen duen deskribapena idazteko.

Nola egingo dugu?

  • Eman izena galdetegi honen bidez eta bete ezazu KABIA AZOKA fitxa (izena, produktu emozionalaren deskribapena eta esteka). Hau da Kabia AZOKAn zure produktuaren ondoan agertuko den fitxa. Egiteko azaroaren 5era arte duzu.
  • Ekarri zure produktuetako bat edo zure zerbitzua irudikatzen duen zerbait azaroaren 16ko saioara, CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOAN Kabia AZOKAn parte hartzeko.
  • Fitxa horien bidez, KATALOGO DIGITAL bat (pdf) sortuko dugu komunitate osoko produktu eta zerbitzuekin, eta zabaldu egingo dugu, tokiko talentua sustatzeko Gabonetan edo Gabonetatik kanpo.

Ez galdu aukera hau, parte hartu eta utzi zure produktuei KABIAn hegan egiten.

Izena eman esteka honetan: HELDU ZURE PLAZARI – HEGAN EGIN AURRETIK

Azaroaren 16an izango da
9.00etatik 15:00etara
BALENCIAGA Museoan
Aldamar Parke 6, 20808 Getaria, Gipuzkoa.
Nola iritsi?
Informazio gehiagorako 688746253 | emprendimiento1@hazi.eus

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.