Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzeko diru laguntzak

Xedea

Nekazaritza-sektorean eta belaunaldi-erreleboan prestakuntza egokia duten gazteak sartzen laguntzeko laguntzak, landa-eremuen tokiko garapena sustatzeaz gain, dibertsifikazioa, enpresen sorrera eta garapena eta enpleguaren sorrera erraztuz.

Hartzaileak

Nekazari gaztearen definizioa betetzen duten eta Araban kokatutako nekazaritza-ustiategi baten titulartasuna eskuratzen duten pertsona fisikoak, jardueran aritzeko beharrezko prestakuntza eta ezagutzak egiaztatu ondoren. Eskabidea aurkezteko unean 18 urte bete eta deialdiaren urtean 41 urte bete ez dituena hartuko da nekazari gaztetzat.

Era berean, lehen instalaziotzat hartuko da neurriaren hautagarritasun-baldintzak betetzen dituzten eta laguntza eskatu aurreko 24 hilabeteetan ustiategi baten titulartasuna eskuratu duten gazteena, bertan aurreikusitako enpresa-plana abian jarri gabe. Kasu horretan, eskatzaileak ez du lehen instalazioko dirulaguntzarik jasoko laguntza hau eskatu aurretik.

Ez da ulertuko gazte batek ustiategi baten titulartasuna eskuratu duenik, ustiategiak 0,2 NLUko tamaina gainditzen ez badu.

Deskribapena

Neurri honen helburua da nekazaritza-sektorean prestakuntza egokia duten gazteak sartzea eta belaunaldien arteko erreleboa erraztea. Eskabidea aurkezteko unean 18 eta 40 urte bitartean (biak barne) dituzten eta Arabakoko nekazaritza-ustiategi baten titulartasuna eskuratzen duten pertsona fisikoak izan daitezke onuradunak.

Onuradunek Gaztenek 2023-2027 prozeduran sartu beharko dute (prozedura hori jarraitzen da Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz instalatu nahi duten gazteei laguntzeko, instalaziorako laguntza izapidetu, egiaztatu eta, hala badagokio, emateko), eta enpresa-plan bat aurkeztu beharko dute.

Onuradunek 5 urtera arteko epea izango dute instalatzeko, eta, epe horren buruan, baldintza batzuk bete beharko dituzte:

  • Ustiategiak gutxienez 13.300 €-ko marjina garbia lortu beharko du gazteko, eta gutxienez NLU/gazte 1 okupatu beharko du.
  • Onuradunak nekazaritza-jardueraren arabera dagokion Gizarte Segurantzako Araubide Berezian afiliatuta egon beharko du, eta nagusiki nekazaria izan beharko du.

Laguntzaren zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da gutxienez, hautagarritasun-baldintzak betetzen dituen eta diruz lagun daitekeen edozein onuradunentzat. Zenbateko horretatik aurrera, laguntza hainbat tartetan handitu ahal izango da, 70.000 eurora arte gehienez, honako irizpide hauen balorazioaren arabera: enpresa-planaren arabera egin beharreko gastuak eta inbertsioak, eta gazteak produkzio-eredu jakin batzuk, merkaturatze-eredua eta ustiapen-eredua hartzea.

Laguntzaren ordainketa bi fasetan egiten da gehienez ere bost urteko epean: lehenengo ordainketa laguntzaren zenbateko osoaren bi herenei dagokie, eskabidearen aldeko ebazpena eman ondoren, eta gainerako herena instalazio-prozesua amaitzean ordaintzen da, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Laguntza mota

Lehiaketa bidezkoa

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Informazioa eta tramitazioa

Itxita

Baliozkoa 14/03/2024 12:00 amtik 15/04/2024 11:59 pmra

Aplikazio-erremua

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.
eu-ES