Eragile guztien artean, ONekin! Programari atxikitako balio-kateko laguntza-ekosistema berezian erabilgarri dauden gaitasun eta baliabide guztiak modu gurutzatuan eta sinergikoan baliatzea (HAZI, AZTI, NEIKER eta BCC), Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren lidergopean. Proiektu mota bakoitzarentzat laguntza-ibilbide osoak definitzea, laguntza-eredu espezializatu bati jarraiki, proiektuen bizitza-zikloko urrats eta katean barrena kolektibo ekintzaile bakoitzak dituen premiei erreparatuz. Programen jarraipena eta ebaluaketa egiteko sistemak indartzea, eta lagundutako proiektuen trazabilitatea bermatzea
Proiektu desberdinei laguntza orokor eta banakatua eskaintzea.
Mentoring.
EREMUA | EUSKO JAURLARITZA | HAZI | AZTI | NEIKER | BCC | BESTE BATZUK |
---|---|---|---|---|---|---|
SEKTOREKO INFORMAZIOA (ESTATISTIKOA ETA ADMINISTRATIBOA) | X | X | X | |||
TEKNIKA / EKOIZPEN-EREMUARI LAGUNTZEA | X | X | X | X | X | |
FINANTZA / ZERGA / ZUZENBIDE-EREMUARI LAGUNTZEA | X | X | X | |||
LAGUNTZA PUBLIKOEN KUDEAKETAN AHOLKATZEA | X | X | X | |||
LAGUNTZA TEKNOLOGIKOA | X | X | X | X | X | X |
GIZA BALIABIDEEN HEZIKETA GARAPENA | X | X | X | X | X | X |
LAGUNTZA-PROGRAMAK (BIZKORTZEA, GAZTENEK, ….) | X | X | X | X | X | X |
KOMUNIKAZIOA (SENTSIBILIZAZIOA ETA DINAMIZAZIOA) ETA ONekin! ATARIA | X | X | X | X | X | X |
NAZIOARTEKO HARREMANAK, PROSPEKTIBA ETA SAREAK | X | X | X | X | X | X |
AZPIEGITURAK ETA LAGUNTZA-ZERBITZUAK | X | X | X | X | X | X |
ERAKUNDEEK LAGUNDU ETA JARRAIPENA EGITEA | X | X | X | X | X | X |
JOEREN BEHATOKIA | X | X | X | X | ||
ELIKAGAIEN SEGURTASUNA | X | |||||
PROIEKTUEN JARRAIPENA | X | X | X | X | X | |
BERRIKUNTZA EZ-TEKNOLOGIKOA, LANKIDETZA, … | X | X | X | |||
MERKATUAK | X | X | X | X | X | X |
MARKETIN ETA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA | X | X | X |
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.