Elikaduraren eta gastronomiaren balio-kate osoan espezializatutako bizkortze-programa. Helburu nagusia elikaduraren eta gastronomiaren merkatuan balioa sortzea da start-up, inbertsiogile eta enpresa laguntzaileen arteko networking espazioen bitartez.
BCCn (Donostia) garatu beharreko bizkortze-programa (2 hilabete), urtean 10 start-upei zuzendua (deialdi orokor irekia).
Orientazioa: a) Foodtech, Agrofood eta Restech Sektoreko Start-upak; b) Produktuko Start-upak eta Digitalak; c) Start-upak hasierako faseetan: PMV eta bezeroaren lehen metrikak; d) Merkatuko arazo errealak konpontzen dituzten start-upak.
Beharrezkoa da: a) Proiektu hori “ideia” fasea gainditzea eta garabidean egotea (gutxieneko produktu bideragarria); b) Enpresak sortuak egotea, edo programa gauzatzen den bitartean sortzea; c) Gutxienez 2 pertsonak osatutako talde bat izatea; d) BCCren programa modu presentzialean egitea; e) Ardatza nazioan eta nazioartean jartzea.
Helburuak hauek dira:
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.