Esperientziak: eGazta, gazta egiteko aplikatutako sentsorika

eGazta, Sensórica aplicada a la elaboración de queso

eGazta, Sensórica aplicada a la elaboración de queso

Azaroa, 2021

eGazta, gazta egiteko aplikatutako sentsorika

eGazta, Sensórica aplicada a la elaboración de queso

Gazta egiteko prozesuek monitore batekin

Gazta egiteko prozesuetan sentsorika aplikatzea, sentsoreen informaziorik esanguratsuena erakutsiko duen monitore batekin, erabakiak automatikoki hartzeko. Elaborazioaren fase hauetan ezarriko dira sentsoreak:

  • Upelean isuritako litroak kontrolatzea emariaren neurgailu baten bidez, jetzitako esnea biltegiratzeko kameratik adierazitako neurria berresteko. Neurri hori garrantzitsua da, izan ere, horren arabera kalkulatuko dira gehitu beharreko hartziduren eta gatzagiaren kantitateak, baita egingo diren gazta kiloen estimazioa ere.
  • Esne gordinean koipekia neurtzea.
  • Upelean: esne gordinean, tenperaturaren eta pH-aren gainbegiratze eta log konstantea, hartzidurak eta gatzagia gehitzeko unea zehazteko.
  • Behin gatzagia gehituta, dentsitatearen sentsore baten bidez, mamitzen hasten den unea kontrolatuko litzateke, nahasketaren dentsitatean oinarrituta.
  • Mamitze prozesua amaitutakoan, eta presio fasean jada, prentsako lerro bakoitzeko presioa kontrolatuko da, bai lehen gaztan, bai azken gaztan.
  • Kameran, hezetasunaren aldakortasuna dela eta, tenperatura eta hezetasun sentsoreak jarriko dira loteak kontrolatzeko, lote bakoitzak kamera barruan duen kokapenaren arabera.

Proiektuaren helburuak hauek dira:

  • Gaztandegi txikiei eguneroko lana erraztea.
  • Oinarrizko prozesuak automatizatzea.
  • Prozesuaren oinarrizko parametroak gordetzea eta aztertzea, produktua etengabe hobetzeko, eta produkzio estimazioak egiteko.

Biltegiratutako loteak kontrolatzea, haien egoera ziurtatuz.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.