Data: 2026-01-22
Ordua: 14:30etatik 16:30etara
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea:-
Kokapena: Online
Hizkuntza: ES
Adimen Artifiziala markek beren publizitate digitala kudeatzeko duten modua eraldatzen ari da. Algoritmo aurreratuei eta eredu prediktiboei esker, AAk audientziak zehaztasun handiagoz segmentatzeko, zeregin errepikakorrak automatizatzeko eta kanpainak denbora errealean optimizatzeko aukera ematen du. Google Ads, Meta Ads eta LinkedIn Ads plataformek (besteak beste) dagoeneko txertatuta dituzte AAk bultzatutako soluzioak. Horiek guztiak lagungarriak dira publizitateko inbertsioen eraginkortasuna maximizatzeko, mezuak erabiltzaile bakoitzaren arabera egokitu eta bezeroaren esperientzia hobetzen baitute.AAk publizitate digitalean duen abantaila nagusia datu-bolumen handiak analizatzeko eta eskuz identifikatu ezingo liratekeen portaera-ereduak detektatzeko duen gaitasuna da. Horri esker, iragarleek une zehatzean pertsona egokiengana iristeaz gain, iragarkiak beren interesen, testuinguruaren eta bihurketa-probabilitatearen arabera pertsonalizatu ditzakete. AAren laguntzarekin, enpresek publizitate-estrategia adimendunagoak diseinatu, kostuak murriztu eta inbertsioaren gaineko itzulkina handitu ditzakete.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.