Data: 2026-05-25
Ordua: 2026ko Maiatzak - 2026ko EkainakAstelehenetik ostiralera, 8:30etatik 13:30etara de Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea: Basque Culinary Center
Kokapena: Basque Culinary Center
Hizkuntza: EU
HURRENGO EDIZIOA2026KO MAIATZEAN HASIKO DA
Sukaldaritza ikasi duzu eta oraindik ikasteko asko duzula uste duzu? Sukaldari lanean ibilbide luzea duzu baina inoiz ez duzu prestakuntzarik jaso
Prestakuntzako bost aste trinkotan, ikasleak, Basque Culinary Centerreko irakasleen zuzendaritzapean, sukaldaritza-teknikak hobetuko ditu. Hala, manipulazioko eta kontserbazioko teknikak, egosketakoak eta gozogintzakoak ikusiko ditu, eta abangoardiako hastapenak ezagutuko ditu. Horri esker, ezagutzak finkatzea eta platerak elaboratzeko eta aurkezteko trebezia berriak eskuratzea lortuko du.
Espezializazio-programa hau sektore profesionalentzat da, aurretiaz sektorean prestakuntza edo/eta lan-esperientzia dutenentzat.
Programak honakoezagutza-alorhauek jorratuko ditu:
1. ZENTZUZKO SUKALDARITZARAKO SARRERA:
Historia, zentzumen-azterketa, sukaldaritzako kimika, elikagaien kalitatea.
2. SUKALDARITZA TEKNIKAK:
Oinarriak, aplikazioak eta gaiari loturiko platerak prestatzea.
•Elikagaiak manipulatu eta kontserbatzeko teknikak.
•Sukaldaritzan aplikatutako egosketa-teknikak.
•Jatetxeetako gozogintzako oinarrizko elaborazioak: bizkotxoak, oreak, izozkiak eta sorbeteak.
•Okintzako oinarrizko elaborazioak: metodologia, teknika eta makinak.
•Beste teknika batzuk:
– “Abangoardiarako bidean… sukaldaritza modernistari keinu txikia”.- Teknika berriak: gelak eta loditzaileak, aparrak eta emultsioak.- Produktu berriak: obulatoa, carta fata, matodextrina.- Platereratzea eta eszenaratzea: sukaldeko tresneria.- Sortze-prozesuak.
Prestakuntza-programaren % 80 lantegi praktikoetan egingo da, “learning by doing” ikasketa-metodologian oinarrituta.
Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu azken edizioko Programa:
PROGRAMA
•Teknikakerakutsiz azaltzea, eta horien oinarrien berri ematea.
•Teknikapraktikanjartzea, eta horri loturiko platerak prestatzea.
•Zentzumen-lantegiak.
•Bisitak jatetxeetara.
Honako hauek dira irakasleak:
•Basque Culinary Centerreko sukaldaritza-alorreko irakasleak.
•Sukaldari gonbidatuak.
•Hainbat ezagutza-arlotako adituak: sukaldaritzaren historia, zentzumen-azterketa, sukaldaritzako kimika…
Programak 3.320 euroko prezioa du eta honela ordainduko da:
•150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
•Zenbatekoaren % 40, hau da, 1.268 euro, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.
•Gainerako % 60a, hau da, 1.902 euro, programa hasi baino bi aste lehenago.
Prezioak honako hauek hartzen ditu:
•Material akademikoa
•Jantzia
•Prestakuntza-bisitak
Basque Culinary Centerrek finantzaketa-baldintza bereziak hitzartu ditu hainbat finantza-erakunderekin.
Dirulaguntzak jasotzeko aukera (zati bat edo osorik) FUNDAEren bidez.
Fakultateko ikasleentzako informazio-bulegoan, ostatua eta partekatutako etxebizitzak aurkitzeko informazioa eta laguntza eskainiko zaie ikasleei.
* Zenbateko honek aldaketak izan ditzake hurrengo edizioaren ondorioz.
Basque Culinary Centerrek ikasleakonartzeko sistemapropioa erabiltzen du, gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko moduko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela egiaztatzeko.
Interesa duten ikasleekonline izen emateaegin eta izen emate tasaren ordainketa egin beharko dute. Gainera, honakodokumentazioaadmisiones@bculinary.comhelbidera bidali beharko dute:
•Curriculum Vitaea.
•Nortasun agirikoaren tamainako argazki bat.
•NANaren edo pasaportearen fotokopia.
•Prestakuntza-programa egiteko motibazio-gutuna.
Hautagaitzak aurkezteko epea plazak amaitu arte egongo da Hautagaitzak jaso eta hilabete baino lehen emango zaie erantzuna.
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.Nabarmendu beharreko ezaugarriak:Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekinIkuztegiaGimnasioaSukalde komunak edo txokoakAisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoaMusika entseatzeko gelakCoworking guneakAparkaleku pribatuaBaliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.Ostatuari buruzko informazio gehiagohemen
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako,erabili ondorengo esteka.
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.