Curso de especialización de Técnicas Culinarias de Vanguardia

2026-05-25
Eremua: Trebakuntza |
Kategoria: Gastronomia |
Mota: Formakuntza

Data: 2026-05-25

Ordua: 2026 Maiatzak - 2026 EkainakAstelehenetik ostiralera de Astelehenetik ostiralera, 15:00tatik 20:00tara (CEST)

Modalitatea: Presentziala

Antolatzailea: Basque Culinary Center

Kokapena: Basque Culinary Center

Hizkuntza: EU

HURRENGO EDIZIOA: 2026ko MAIATZAREN 25A

Sorkuntzaren etaberrikuntzaren kontzeptuak erabiltzen hasteko eta abangoardiako sukaldaritza-teknikezjabetzeko ikastaroa. Ikastaroaren edukian behin eta berriro agertuko dira prozesu fisiko-kimikoak, makineria, tresna eta produktu berriak…

Egingo diren bisitaldietan, ikasleak punta-puntako sukaldaritzako azken joerak ezagutuko ditu. Estatuko jatetxerik garrantzitsuenetako I+G sailetakogonbidatuek, berriz, beren filosofia ezagutaraziko dute, sukaldaritza-proposamen pertsonal eta bereizgarriak egiteko erabiltzen dituzten printzipioak eta ikerketa-metodoak.

SUKALDARITZA TEKNIKEN EZAGUTZAN SAKONDUKO DUZU, ZENTZUMEN GUZTIAK PIZTUKO DITUZTEN ELABORAZIOAK SORTZEKO.

Sukaldaritzako ikasketak edo/eta aurretiko lan-esperientzia duten profesionalei zuzenduta dago (bi urteko esperientzia lehenetsiko da).

Prestakuntza-programako edukiak lau ardatz nagusitan banatzen dira:

•1. Zentzuzko sukaldaritzarako sarrera.

•2. Sortze- eta berritze-prozesuak.

•3. Abangoardiako teknikak. Oinarriak, sukaldaritzan erabiltzea eta gaiari loturiko platerak prestatzea.

•4. Produktu berriak.

Prestakuntza-programaren % 80 lantegi praktikoetan egingo da, “learning by doing” ikasketa-metodologian oinarrituta.

IKASKETA ALDIA: 2026ko maiatzak 25tik ekainak 26ra

ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara

IKASLE KOPURUA: 18

Iizen-ematea irekita dago tokiak bete arte.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua honako kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:

•Ikastaroak praktikoak izango dira, funtsean: teknikak azaldu eta horiei loturiko platerak prestatzea.

•Zeharkako edukiak, ikasleak barneratu beharreko gaitasunak osatzeko: historia, sukaldaritzako kimika, nutrizioa, berrikuntza, eta abar.

•Aurretiko ezagutzak aktibatzeko lanak prestakuntza-saio bakoitzaren aurretik.

•Mintegi osagarriak eta Basque Culinary Centerreko jardueretan parte hartzea.

•Bisitak jatetxeetara edo txango gastronomikoak.

•Ikastaro-bukaerako proiektua burutzea.

Honako hauek dirairakasleak:

•Basque Culinary Centerreko irakasle adituak.

•Erreferentziako gonbidatuak.

•Hainbat ezagutza-arlotako adituak: sukaldaritzaren historia, jatetxeen kudeaketa, zentzumen-azterketa, sukaldaritzako kimika, segurtasuna eta higienea, nutrizioa eta abar.

Programak3.320 €prezioa izango du eta honela ordainduko da:

•150 €hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).

•Zenbatekoaren % 40, hau da,1.268 €, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua gordetzeko.

•Gainerako zenbatekoa,1.902 €, programa hasi baino bi aste lehenago.

Prezioak honako hauek hartzen ditu:

•Material akademikoa.

•Jantzia.

•Prestakuntza-bisitak.

Dirulaguntzak jasotzeko aukera (zati bat edo osorik) Fundación Tripartitaren bidez

IZEN-EMATEA IREKITA 2023KO ABENDUTIK AURRERA

Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema propioa erabiltzen du, gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko moduko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela egiaztatzeko.

Eskaera aurkeztu eta hilabete baino lehen emango zaie erantzuna.

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.Nabarmendu beharreko ezaugarriak:Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekinIkuztegiaGimnasioaSukalde komunak edo txokoakAisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoaMusika entseatzeko gelakCoworking guneakAparkaleku pribatuaBaliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.Ostatuari buruzko informazio gehiagohemen

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako,erabili ondorengo esteka.

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.

#Sukaldea #Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA