Euskal Autonomia Erkidegoko azaleraren %54 baino gehiago baso-azalera zuhaitzduna izanik, esan dezakegu, huts egiteko beldurrik gabe, zura dela Euskadin ekoizten dugun lehengai nagusietako bat.
Hektareako gure zur-ekoizpenaren errendimenduak estatuko altuenak dira, eta egurrez egindako produktuen ia kate-maila guztiak hartzen dituen balio-katea dugu.
Gaur egun, gizarte-eskakizunek material iraunkorrak, berriztagarriak eta karbono-bahiketa errazteko gai direnak eskatzen dizkigute. Zurak ezin hobeto betetzen ditu eskakizun horiek, eta, beraz, etorkizuneko material bihurtu da.
Zura ez da soilik etorkizuneko materiala, zura lantzeko erabiltzen diren teknikak eta bertatik ateratzen diren material eta produktu berriak aukera-mundu berri bat irekitzen ari dira, baso-jatorriko bioekonomia.
Anima zaitez, baso-bioekonomia bultzatzen laguntzen… lagunduko zaitugu.