Basque Country, land of opportunities.

6/05/2022

Maiatzaren 17tik 19ra elikagaien eta edarien industriari zuzendutako mundu mailako berrikuntza-ekitaldirik garrantzitsuenaren egoitza izango da Euskadi, Food 4 Future ekitaldiarena.

Gaur egun, elikagaien ekoizpenak lehentasuna du nazioartean; ondorioz, enpresek adi egon behar dute eta sektorean eta haien inguruan gertatzen diren etengabeko aldaketetara moldatzeko gai izan behar dute. Testuinguru horretan, industria-sektore guztientzako aldaketa-palanka giltzarria da berrikuntza. 

Sektorea goitik behera aldatzen ari diren irtenbide, teknologia eta joera berritzaileenak ezagutzea ezinbestekoa da enpresen lehiakortasuna eta kokapena handitzeko. Faktore horiek direla eta, ezinbesteko hitzordua da Food 4 Future munduko elikagaien eta edarien arloko enpresentzat. Negozio-plataforma nagusia da bere burua ezagutzera eman nahi duen nekazaritzako elikagaien alorreko edozein enpresarentzat. Irtenbide berritzaileak hornitzen dituzten enpresekin, inbertitzaileekin, bezero potentzialekin eta bezeroak ase eta fidelizatzeko palanka berrikuntza dela ulertzen duen edozein negoziorekin elkartzeko topalekua ere bada.

Elikagaien eta gastronomiaren balio-katea sendotu eta handitzeko Eusko Jaurlaritzak egindako apustu handietako bi enpresen garapena eta enpresa eta negozio berriak sortzeari emandako sustapena dira, sektore hori estrategikoa baita euskal ekonomian. Apustu horretatik datoz elikagaien eta edarien sektoreko industrien esku erakundeek jartzen dituzten tresnak. Tresna horiek guztiak F4F-ko “Euskadi Basque Country” standean ezagutu ahalko dituzu. 

Zure enpresaren beharren arabera, laguntzeko prest egongo gara, eskuragarri dituzun honako erakunde tresna hauen bidez:

•    Startupa bazara, eskuragarri dituzun babes-programak eta laguntza-zerbitzuak ezagutu ahalko dituzu, zure ideia edo negozioa garatzeko aukera emango dizutenak.

•    Hazi eta berritu nahi duten enpresa finkatuek programa zehatzak eta enpresa-arloko ikerketa- eta berrikuntza-zentroen sare indartsua izango dituzte.

•    Euskadin inbertitzeko interesa duten atzerriko enpresek eskuragarri dituzte proiektu berrien beharretara egokitutako kokalekuak bilatzeko tresnak, instalatzen laguntzeko programa espezifikoak, bai eta Europarekiko eta munduarekiko lotura apartak ere, besteak beste.

•    Azkenik, inbertsio-talde bateko kide bazara, zuzenean ezagutu ahalko duzu Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekosistema indartsua.

Profil horietako batekin bat baldin bazatoz, onekin@hazi.eus bidearen bidez gurekin harremanetan jartzera eta gurekin lan-bilera bat finkatzera animatu nahi zaitugu. 

Zain gaituzu!

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.