BIND SME, 4. EdizioaDeialdi irekia – maiatzaren 14tik ekainaren 28ra

23/05/2024

BIND SME ekitaldiak laugarren deialdia egiten die euskal ETEei, beren eraldaketa digitala eta lehiakortasuna bizkortu eta arintzeko, eta beren industria lideratzeko berrikuntza- gaitasunak indartzeko.

BINDen ETEentzako ekitaldi honetan, ETEek beren digitalizazioko erronkak aurkezten dituzte. Erronka horiei startup disruptiboekin lankidetzan erantzuten zaie. Lankidetza horri esker, enpresek lortzen dute:

  • Sarbide zuzena taletura eta teknologia berritzaileagoetara.
  • Soluzioak trantsizio digitalerako neurrira eginak.
  • Gaitasun berriak barneratzea berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko. 
  • Lidergorako gaitasuna sektorean.
  • Kide izatea Europan den berrikuntza irekiko ekosistema handienean.

ETEentzako ekimen hau BINDen parte da, Europako berrikuntza irekiko plataforma handiena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortutakoa, SPRI taldearen eta Up!Euskadi bere plataformaren bidez. 2016az geroztik, plataformak arrakastaz konektatu ditu startupak, enpresak eta sozietate publikoak, enpresa- sarearen lehiakortasuna handitzeko helburuarekin.

BIND SME ekimenaren 4. edizioak ETEei egiten die deialdia, ekainaren 28ra arte
zabalik egongo dena
. Irailean, enpresa parte-hartzaileek beren digitalizazioko erronkak
aurkeztuko dituzte, eta neurrirako erantzunak izango dituzte startup berritzaileekin.

Deialdi honek aurreko 3 edizioetako arrakasta izan dezan, zuen laguntza eskertuko genuke ETEen eta enpresa-elkarteen artean ezagutzera emanez.

Eman izena

BIND SME, 4. Edizioa
Deialdi irekia – maiatzaren 14tik ekainaren 28ra

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.