Euskadi izan da dagoeneko Elikatze-katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legea egokitu duen lehen autonomia-erkidegoa, maiatzaren 7ko 57/2024 Dekretuaren bidez. Dekretu horren helburua da euskal elikadura-kateko operadoreen arteko oreka berria ezartzea eta merkataritza-harremanen gardentasuna bermatzea.
Duela urtebete, Eusko Jaurlaritzak Elikatze Katearen Ikuskapen Unitatea jarri zuen martxan. Unitate horrek kontrol eta ikuskapen sistema indartu du 2024an, Euskadiko nekazaritzako elikagaien arloko merkataritza-jardunbide egokiak bermatzeko. Araudi horren puntu nagusiak eta Ikuskaritza Unitatearen funtzionamendua hobeto ezagutzeko, web-atari bat dago kateko merkataritza-harremanen funtzionamendu berriari buruzko informazio gehiago jasotzeko.
Informazio gehiagorako klikatu HEMEN
Kontsultaren bat egin nahi baduzu edo triptiko informatiboak eskatu nahi badituzu, jarri harremanetan Elikagaien Kateko Ikuskaritza Unitatearekin:
katea@euskadi.eus
945 01 63 58
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.