ETEentzako jardunaldia “BIND SME, bizkortu zure lehiakortasunaren hobekuntza startupekin”

Datorren maiatzaren 14an, Euskadiko ETEei zuzendutako berrikuntza irekiko BIND SME Connection ekimenak 4. edizioko Sozializazio Jardunaldia ospatuko du. ETEei zuzendutako ekitaldia da, eta bertan berrikuntza teknologikoko hainbat proiektu aurkeztuko dira, ETEen eta startupen arteko lankidetzaren emaitza direnak. Soluzio disruptiboak dira, euskal ETEen behar espezifikoei erantzutea eta haien lehiakortasuna bultzatzea lortu dutenak.

ETEek berrikuntza irekiko plataforma batean parte hartzearen onurak ezagutu eta esperimentatu ditzakete. Plataforma hori berariaz sortu da beren beharrei erantzuteko. Izan ere, BIND SME Connection ekimenak ETE parte-hartzaileek proposatutako erabilera-kasu batzuk lantzen ditu edizio bakoitzean, punta-puntako startupen soluzio egokienak hautatzeko helburuz.

Agenda

  • Ongietorria: Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria
  • BIND SME Connection IV: ETEentzako onurak eta emaitzak
  • Inspirazio-hitzaldia: “Berrikuntza irekia: nola aritu lankidetzan startupekin”
  • Mahai-ingurua: Aurreko edizioetako arrakasta-kasuak
  • Networking kafea

BIND SME Connection IV Sozializazio Jardunaldia

Asteartea, maiatzak 14

9:30-11:30 Araba parkea, Auditorioa

IZENA EMAN

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.