Proiektuak modu integral eta pertsonalizatuan abian jartzen laguntzea.
Lurraldean inbertsio teknologikoak eta/edo potentzial handikoak sustatzea.
Gaitasunen lorpena eta etengabeko eguneratzea bultzatzea.
Lankidetzako enpresa-berrikuntzako proiektuak bultzatzea helburu duten espazioak eta dinamikak.
Baso-bioekonomia sustatzea katearen maila guztietan.
2023ko martxoak 9an Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Euskadiko elikagaien berrikuntzaren transferentzia” jardunaldia izan zen.
Jardunaldiaren helburua zen Euskadiko elikadura-ekosistemako eragileak biltzea eta Euskadiko elikadura-balioaren katean merkatuan eragina duten berrikuntza-proiektuen kasu praktikoak helaraztea.
Euskal elikaduraren ekosistemaren ehun bat ordezkarik parte hartu zuten.
Jardunaldia Euskadiko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politiketako sailburuordeak inauguratu zuen, eta Juan Viñas Orta marketin-adituaren “Deitu berrikuntza arrakastatsua denean” ponentziarekin hasi zen.
Jarraian, Euskadin egindako eta Sailburuordetzak lagundutako 6 kasu erreal aurkeztu ziren:
Rikardo Buenok (BRTAko zuzendaria) eta Iñigo Martinez de Marañonek (AZTI, BRTAren ordezkaria) Euskadiko White Paper Food aurkeztu zuten.
Jardunaldia amaitzeko, Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak Euskadiko RIS3 Elikadura Jasangarriaren Estrategia aurkeztu zuen.
Jardunaldian erabili eta banatutako euskarri digitalak eskuragarri daukazue hemen.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Erantzulea: HAZI FUNDAZIOAK Eusko Jaurlaritzaren enkarguz tratatzen ditu datu pertsonalak.. Helburua: ONEKIN programatik eratorritako jardueren kudeaketa.. Eskubideak eta informazio gehigarria: datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu daitezke eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-politikan .
Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.
Other uncategorized cookies are those that are being analyzed and have not been classified into a category as yet.
Functional cookies help to perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collect feedbacks, and other third-party features.
Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.