Proiektuak modu integral eta pertsonalizatuan abian jartzen laguntzea.
Lurraldean inbertsio teknologikoak eta/edo potentzial handikoak sustatzea.
Gaitasunen lorpena eta etengabeko eguneratzea bultzatzea.
Lankidetzako enpresa-berrikuntzako proiektuak bultzatzea helburu duten espazioak eta dinamikak.
Baso-bioekonomia sustatzea katearen maila guztietan.
ZUZENDARITZA TALDEETAKO KIDEAK ETA GARAPEN AHALMEN HANDIKO PERTSONAK TREBATZERA BIDERATUTA, ELIKAGAIEN SEKTOREARI APLIKATUTAKO KUDEAKETA AURRERATUAN AZKENA BILDUKO DU.
Euskal elikadura katean talentuaren garapena bultzatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak, BASQUE FOOD CLUSTERekin lankidetzan, Elikagai Enpresen Zuzendaritza Programa Aurreratua (PADEA) jarri dute abian. Programa hori Cámarabilbaorekin eta ESIC Business & Marketing School bere bazkidearekin lankidetzan diseinatu da, zuzendaritza taldeetako kideak, arduradunak eta potentzial handiko pertsonak gaitzeko, elikaduraren eta edarien sektoreko enpresak kudeatzeko beharrezko ezagutzak, trebetasunak eta tresna espezifikoak emanez.
Programa berria elikaduraren arloan identifikatutako premia baten ondorioz sortu da; hain zuzen ere, kudeaketa-arloan goi-mailako prestakuntza koordinatua eta bateratua, merkatura bideratua eta arreta kontsumitzaileengan jartzen duena, oso praktikoa eta % 100 Euskadiko elikagaien sektorera egokitua izateko premiatik, hain zuzen ere.
Programak 4 modulu izango ditu, eta egun osoko 8 saiotan gauzatuko dira, ezagutza akademikoa eta praktikoa uztartuz. Angulas Aguinaga, Campofrío, Estrella Galicia, Henkel, Bolton, Nutricion & Santé, Okin edo Natra bezalako enpresetako zuzendaritza taldeetako kideek arlo komertzialean, marketinean, finantzetan, logistikan eta talentuaren kudeaketan dituzten esperientziak partekatuko dituzte.
PADEAk iraungo duen 8 hilabeteetan, ESIC Negozio Eskolako eta Cámarabilbaoko irakasleen hautaketa zaindua ere igaroko da BASQUE FOOD CLUSTERen instalazioetatik. Irakasle horiek homologatzen dute Iñaki Vidaurrázagak, Food Management arloan esperientzia handia duen aholkulariak, koordinatutako prestakuntza horren titulazioa.
Datorren apirilaren 21ean hasiko da programa, Brand Food Managerrari buruzko saioarekin, Javier Portillo Campofrioko Marketin zuzendariaren eta Gerardo Mochales Estrategiako eta Zuzendaritza Nagusiko arloetan adituaren eskutik. 20 plaza izango ditu, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (FEADER) finantzatuko du eta FUNDAErekin bateragarria da.
Programaren xehetasunak eta matrikulaziorako esteka BASQUE FOOD CLUSTERen webgunean daude eskuragarri.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Erantzulea: HAZI FUNDAZIOAK Eusko Jaurlaritzaren enkarguz tratatzen ditu datu pertsonalak.. Helburua: ONEKIN programatik eratorritako jardueren kudeaketa.. Eskubideak eta informazio gehigarria: datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu daitezke eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-politikan .
Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.
Other uncategorized cookies are those that are being analyzed and have not been classified into a category as yet.
Functional cookies help to perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collect feedbacks, and other third-party features.
Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.