Bazenekien zure bezero gehienek mokoka aritzen direla? Zure webgunetik zure sare sozialetara doaz. Zure Instagrametik zure e-mailera. Eta mail sarrera-ontzitik zure negozioaren atera. Omnikanalitateak erosotasuna sortzen du bezeroentzat, baina markarentzat korapiloa sor dezake, ezta?
Harvard Business Reviewren txosten baten arabera, bezeroen % 73k kanal ugari erabiltzen ditu erosketa prozesuan. Hau da, kontsumitzaileek marka batekin interakzioan aritzeko aukera izatea espero dute, hainbat kanalen bidez, eta esperientzia koherentea izatea horietako bakoitzean. Hori posiblea izan dadin, plangintza garbia behar dugu, korapilorik gabekoa.
Horregatik, datorren ekainaren 22an, 14.15etik 19.00era, EKOETXEA URDAIBAIn programa egokia sortu dizugu: KORAPILATZEN EZ DUTEN SAREAK – ZURE MARKA ZABALDU ETA KOMUNIKAZIOA ERRAZTUKO DUEN ESTRATEGIA GARBIA SORTZEKO.
2023ko bigarren OSTEGUN EKINTZAILEAK topaketa honetan, Eider Bueno social media managerrak, negozio-aholkulari eta emakume ekintzaileen hezitzaileak, honako hauetara gidatuko gaitu:
Gogorarazten dizugu aurrekoan lekuak hegan egin zutela… beraz, eman izena ORAINNNN!!!
Etor zaitez, nahastu gabeko SAREA sortzera. Zure zain gaituzu!
Izena eman esteka honetan: HELDU ZURE PLAZARI – HEGAN EGIN AURRETIK
Izena emateko unean edozein kontsulta edo argibide behar izanez gero, jar zaitez harremanetan AINHOArekin 683641866 telefonoan edo aetxebarria@hazi.eus helbide elektronikoaren bidez.
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.