Data: 2026-06-30
Ordua: 12:00
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea: www.spri.eus
Kokapena: -
Hizkuntza: ES
Ikastaro ezin hobea da euren informazio komertzial guztia eraginkortasunez kudeatzen hasi nahi duten enpresa txiki edo autonomoentzat.Hubspot CRMren bitartez, gure negozioak bezeroen eta harremanen datu bat bat eduki ahal izango du, harremanak zehatz-mehatz deskribatzeko, enpresa barruan ardura komertziala duen edonork informazio hori zuzenean eskuratzeko. Horrekin guztiarekin kontrolatu ahal izango ditugu aurkeztutako proposamenak edo eskaintzak, kontsumoen historikoa eta ezarritako harremanak. Horrela, gure bezeroak ezagutu eta bereizi ahal izango ditugu, beraien arreta hobetu eta negozio aukera berriak aurkitu.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.