Enpresen Direktorioan alta emateko baldintzak

Alta emateko baldintza hauek webgune honetako Enpresen Direktorioan enpresek alta emateko terminoak arautzen dituzte. Alta-eskaeraren prozesua betetzeak berekin dakar Fundación HAZI Fundazioak uneoro ezartzen dituen terminoak erabat eta baldintzarik gabe onestea.

  • Direktorioan alta ematea erabat borondatezkoa da eta ez da beharrezkoa enpresari alta ematea edo izena ematea erregistro publiko ofizialen batean. Direktorioa webgune honen bidez kontsultatu daitekeen zerrenda publikoa baino ez da, eta haren xedea da elikaduraren eta landa nahiz itsasertzeko ingurunearen balio-kateari berrikuntza eta balio erantsiko zerbitzuak eman diezazkioketen enpresa eta erakundeen kontsulta ahalbidetzea. 
  • Enpresaren alta-prozesua osatzen duen pertsonak adierazten du eta bermatzen du, bere erantzukizunpean, alta eman nahi duen enpresa ordezkatzeko edo haren kontura jarduteko baimenak edo gaitasunak dituela.
  • Alta-prozesua osatzen duen pertsonak bermatzen du alta-prozesuan ematen duen informazio guztia, zehatza, zilegia eta egiazkoa dela eta konpromisoa hartzen du informazio horretan egon daitezkeen aldaketen berri emateko Fundación HAZI Fundazioari. Enpresa eskatzaileak salbuetsi egiten du Fundación HAZI Fundazioa ematen duen informazioaren legezkotasunari, zehaztasunari, egiazkotasunari edo eguneratzeari dagokien erantzukizunetik.
  • Enpresa eskatzaileak adierazten du eta bermatzen du merkatuan identifikatzeko logotipo, izen komertzial edo bestelako zeinu bereizgarri batzuen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen titularra dela edo badituela horiek erabiltzeko lizentziak edo baimenak. Direktorioan alta emateko eskatzean enpresak baimena ematen dio Fundación HAZI Fundazioari alta emateko prozesuan emandako logotipo, marka edo bestelako zeinu bereizgarriak webgune honetan argitaratzeko. Enpresak salbuetsi egiten du Fundación HAZI Fundazioa horiek guztiak erabili edo argitaratzearen ondorioz gerta daitezkeen erreklamazioetatik.
  • Fundación HAZI Fundazioak ez ditu egiaztatzen, kontrolatzen do balidatzen enpresa eskatzaileak, ez eta haiek eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen kalitatea edo erabilgarritasuna ere. Fundación HAZI Fundazioak eskaera-orriko datuak behar bezala bete direla baino ez du egiaztatuko. Direktorioan alta publikoa ematea egiaztapen horren mende egongo da eta enpresaren harremanetarako pertsonari jakinaraziko zaio.
  • Direktorioan egoteak ez du esan nahi Fundación HAZI Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak edo webgune honetan agertzen diren beste organismo edo erakunde batzuek enpresa horiek onesten, gomendatzen sustatzen edo babesten dituztenik, eta ez dakar erakunde-harremanik edo bestelako harremanik direktorioan dauden enpresen eta Fundación HAZI Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzaren edo webgune honetan agertzen diren beste organismo edo erakunde batzuen artean. Hortaz, ez enpresak, ez ordezkariek ezingo dute adierazi, aitortu edo aditzera eman, inola ere, Fundación HAZI Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak edo webgune honetan agertzen diren beste organismo edo erakunde batzuek onetsi edo balidatu dutenik edo haiekin harreman juridikorik dutenik.Direktorioan alta emateak ez dio eskubiderik ematen enpresari Fundación HAZI Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzaren edo webgune honetan agertzen diren beste organismo edo erakunde batzuen logotipoa edo izena erabiltzeko.
  • Enpresa eskatzaileak edonoiz eskatu ahal izango du Direktorioan baja emateko. Horretarako, idatzi bat igorri beharko dio Fundación HAZI Fundazioari.
  • Fundación HAZI Fundazioak aukera izango du bere webgunetik Enpresen Direktorioa edozein unetan kentzeko, aurretik horren berri eman behar izan gabe, eta enpresak ezin izango du kalteordainik jaso edo erreklamaziorik egin arrazoi horrengatik. Era berean, Fundación HAZI Fundazioak Direktorioko enpresa bat desgaitu ahal izango du enpresa desagertu, desegin edo jarduera bertan behar utzi duela jakinez gero.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.
eu-ES