Esperientziak: Destacado - Ekintzailetza -

Basque Moonshiners S.L.

Ekaina, 2022

Artisau-destilategia, era tradizionalen bidez tokiko lehengaiak erabiliz produktu berritzaileak egiten dituena.

Konstantzia, benetakotasuna eta gardentasuna dira medio, gure produktuak nazioartean ezagutarazteko. Hala nola, hurrengo sariak edo ezagutzeak dauzkagu: Best Spanish Single Malt 2020, Craft Destilery of the Year 2021, Best Spanish Blended Malt 2022.

Kontaiguzu zer eskaintzen duen zuen negozioak

Basque MOONSHINERS artisau-destilategia da, metodo tradizionalen bidez tokiko lehengaiak erabiliz produktu berritzaileak egiten dituena.

Kalitate handiko produktuak egiten ditugu irudi berritzailearekin eta elementu bereizgarriekin, hala nola Espainian egindako lehen patata-vodka (BASMOON Vodka), Euskal Herrian egindako lehen whisky single malt (AGOT Single Malt Basque Whisky), bitter kannabikoen gama ere daukagu (SATIBASQUE Aromatic Bitters) eta mundu mailan egindako patata destilatu urtetsu bakarra, (PAttAR by Basque Moonshiners).

Zein da zuen balio erantsia?

Kalitate oneneko tokiko lehengaia erabiltzen dugu (patata eta zereala) eta sorta txikietan lantzen ditugu kalitatea ahalik eta gehien kontrolatzeko. Oso produktu esklusiboak garatzen ditugu nazioarteko merkatu-nitxoak estaltzeko.

Benetakotasuna eta gardentasuna bilatzen ditugu beti, kalitate gorenari inoiz uko egin gabe.

Gure hornitzaileekin harreman zuzena eta hurbila izatea ere bilatzen dugu, hornidura-kate osoan balioa sortzeko.

Zer pertsonak osatzen dute “Basque Mooshiners”?

Gaur egun 4 bazkide gara BASQUE MOONSHINERSen:

Carlos Ortíz de Zarate – Destilatzaile maisua

Eduardo Martínez de Murguia – Marketin Estrategikoa

Lalo Antón – Bazkidea/Sailburua

Jose Luis Navarro – Zuzendari kudeatzailea

Ekoizpen eta administrazio lanpostuetan bi langile ditugu.

Zeintzuk izan dira zuen erronka nagusiak hilabete hauetan eta nola gainditu dituzue?

Azken bi urte hauek erronka handia izan dira BASQUE MOONSHINERSentzat.

Ekintzailetzaren lehen urteak gainditu ondoren (enpresa 2014an sortu zen, eta 2015ean merkaturatu genuen lehen produktua) eta etxeko eta nazioarteko merkatuak sendotzen hasi ondoren, 2020ko martxoan pandemia globalarekin topatu ginen. Horrek merkataritza eta marketin estrategia berrantolatzera eraman gaituen, produktuen salmenta internetera (online kanalera) birbideratuz eta salmenta kanal tradizionalak ordezkatuz, retail espezializatuen bidez.

Zorionez, 2019an (AGOT Single Malt Basque Whisky eta SATIBASQUE Aromatic Bitters) eta 2020an (BIKKUN Vatted Malt Whisky) merkaturatu genituen eta produktu horiek guztiak Estatuan eta nazioartean sarituak izan dira eta horrek ikusgarritasun handia eman digu gure garapenerako funtsezkoak diren merkatuetan.

Pandemia atzean utzi eta lehengaien hornikuntzako krisi larri bat iritsi da, neurri batean Ukraniako gerrak eragindakoa, baina baita pandemian hornidura-kateen hausturek eragindakoa ere. Horrek guztiak prezioen igoera ilogikoa dakar eta merkatuak marjinak sakrifikatzearen kontura mantentzeko erronka berri batera garamatza. Hori guztia merkataritza- eta ekoizpen-dinamismoari eutsiz.

Zer proiektu berri dituzue esku artean?

Gaur egun, gogor ari gara lanean nazioarteko merkatu berriak irekitzeko, eta dagoeneko presentzia dugun merkatuak sendotzeko.

Produktuaren ikuspegitik, asko inbertitzen ari gara whiskyan, eta 3 etiketa berri kaleratuko ditugu datozen hilabeteetan:

AGOT Single Malt Basque Whisky – Edizio berria 2022ko urrian atera nahi dugu, Arabako Errioxako upelen presentzia handiarekin.

BIKKUN Vatted malt Whisky «American Edition» – FEW Spiritsekin, whiskyaren craft ekoizpenean erreferente iparramerikar handienarekin, lankidetza-akordioa lortu ondoren, produktu bat merkaturatuko dugu elkarrekin Europako merkaturako, bourbon amerikarraren eta Arabako Errioxako upeletan zahartutako whiskyaren onenarekin.

BIKKUN Vatted Malt Whisky «Beer Edition» – Lankidetza berria LAUGAR Brewery (Gordexola) artisau-garagardoarekin whisky berri bat merkaturatzeko, Basque Moonshinersen ukitu bereziarekin.

Nola ikusten duzu enpresa 10 urtean?

Hazkunde handiko fasean gaude, eta horrek eragin handia du ekoizpen-gaitasunean, espazio fisikoan, pertsonalean eta inbertsioetan, baina, aldi berean, motibatu egiten gaitu gogor eta ildo estrategiko berarekin lan egiten jarraitzeko.

Produktuari dagokionez, 10 urtean erreferentzia bat dugu whiskyaren Europako (New World) craft elaborazioan, eta upelen stock sendotua dugu garatu nahi ditugun merkatu berriei aurre egin ahal izateko.

Bide horretan, honaino iritsiarazi gaituzten beste produktu batzuen posizionamendua zainduko dugu, hala nola BASMOON Vodka, JACKAL Vodka, SATIBASQUE, etab.

Merkatuei dagokienez, dauden Europako merkatu nagusiak sendotu nahi ditugu (Polonia, Alemania, Frantzia, Italia eta Holanda), eta merkatu berriak garatu Amerikan, hala nola, AEB, Kanada, Mexiko, Panama eta Kolonbia.

Europan erronka handia dugu: UKra itzultzea, Brexitaren ondoren galdutako merkatura, eta Portugal eta Belgika irekitzea.

Asiako merkatuak bigarren lehentasun batean utzi genituen, horietako batean jada presentzia izan arren (Txina, Hong Kong).

Hazkunde jasangarria eta iraunkorra bilatzen dugu.

Nola lagundu dizue euskal sektore publikoak?

Maila publikoan eskerrak eman behar dizkiogu hasierako laguntzagatik, 2014/2015eko inbertsio garrantzitsuekin.

Era berean, laguntza sentitzen dugu gure nazioartekotze-prozesuan, sektoreko azoka garrantzitsuetan standak antolatuz, misio komertzialak antolatuz eta tokiko produktua sustatzeko hainbat ekimen bultzatuz.

Gustatuko litzaiguke edari espiritutsuen (destilatuen) sektoreak leku propioa izatea azoketan, Arabako Errioxako upategiek eta Txakolinek oso babestuta goazenean, baina batzuetan deskokatu egiten dezake publikoa.

Bestalde, nabarmendu nahi dugu oso garrantzitsua dela lizentziak eta baimenak arintasunez izapidetzea.

Zer gomendatuko zenioke hasten ari den norbaiti?

Nire gomendioa izango litzateke negozio-plan on bat egitea, buru-belarri lantzea eta bidean zein bazkiderekin ibili nahi duen ondo aukeratzea.

Ekintzailetza oso aberasgarria da, baina gogorra ere une askotan. Gauzak argi izatea eta bidelagun onak izatea funtsezkoa da.

Halaber, oso garrantzitsua iruditzen zaigu epe luzerako ikuspegia izatea eta presak eta presazko erabakiak saihestea.

Beste galderaren bat egin nahi baduzue edo zerbait nabarmendu nahi baduzue, adierazi. Nabarmentzekoa:

Nabarmendu nahiko genuke, konstantzia, benetakotasuna eta gardentasuna direla medio, gure produktuak nazioartean ezagutarazteko. Hala nola, hurrengo sariak edo ezagutzeak dauzkagu: Best Spanish Single Malt 2020, Craft Destilery of the Year 2021, Best Spanish Blended Malt 2022.

Tokian-tokian Euskal Herrian egiten diren produktuak kalitate gorenarekin baloratzea, siurtagiriarekin, eta horretaz harro egotea gustatuko litzaiguke. Helburu hori lortzeko lanean gogor jarraituko dugu, hemen eta nazioartean herrialdea eginez.

Egiazkoa al da alkohol-graduazio altuko edariak kontsumitzeko ohituretan aldaketarik dagoela? Nola ikusten duzue bilakaera eta zeintzuk dira, zuen ustez, funtsezko alderdiak?

Ikusten dugu kontsumo-ereduak aldatzen ari direla, bai produktuan eta baita esperientzietan ere. Alde batetik, pozik ikusten dugu kalitatea kantitatearen aldean askoz gehiago lehenesten dela, eta, bestetik, kontsumo arduratsuagoak egiteko joera dagoela, gastronomiarekin eta eguneko kontsumoarekin lotuz.

Kontsumitzaile berriek zer edaten duten eta nork egiten duen jakin nahi dute. Gero eta tarte txikiagoa dute marketinaren emaitza diren eta sustapen-kanpaina garestiak dituzten produktuek. Zer kontsumitzen dugun jakin nahi dugu, eta ez diezagutela “ipuinik kontatu”.

Bestalde, kontsumitzaileengana iristeko erronka ere badugu, banaketa-kanal tradizionalak krisi existentzial sakonean baitaude eta kontsumitzaile berrietara eta teknologia berrietara egokitu beharko gara denok.

Oso ezagunak egin zineten Arabako patata lehengai izateagatik, baina zuen salmentak nazioartekoak dira. Zuen edariak atzerrian saltzea konplexua da eta Brexitak eta Covid-ak ez dute laguntzen. Hala eta guztiz ere, oso hazkunde ona izan duzue. Kontaiguzu zuen sekretua.

Sekretu nagusiena lan gogorra eta autokonplazentzia eza da. Azokarik eta bidaiarik gabeko aldi honetan, egokitu egin behar izan dugu, eta gure bezero eta kontsumitzaileengana beste bide batzuetatik iritsi (online salmenta, Instagram, zoom, etab.).

Bestalde, kalitatea eta gardentasuna dira gure salmenta-argumentua, eta kontsumitzaileak ulertzen ari dira.

Merkatua globala da, eta eskura ditugu; lan eta lan besterik ez dugu egin behar.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.