Sozietate zibila

2/12/2022

Sozietate zibila dirua, ondasunak edo industria komunean jartzeko bi pertsonak edo gehiagok sinatzen duten kontratua da. Helburua da irabaziak beraien artean banatzea.

Honako hauek dira sozietate zibilaren ezaugarri nagusiak:

  • Bazkide izango diren gutxienez bi pertsonaren parte-hartzea behar da.
  • Bazkideek beren ondarearekin erantzuten dute zorren eta betebeharren aurrean.
  • Egoitza sozial bat dute, eta egoitza hori bazkideetakoren batena izan daiteke ala ez.
  • Izen bat hartuko dute, eta SZ letrak gehituko dizkiote.
  • Bazkide bakoitzak PFEZaren bidez ordaintzen du zerga (ekonomia-jardueren eranskina, sozietatean duen parte-hartzearen arabera).
  • Ez dute zergarik ordaintzen Sozietateen gaineko Zergaren bidez.
  • Erabakiak gehiengoz hartzen dira, bazkide bakoitzak sozietatean duen parte-hartzearen arabera.
  • Kontratuan hitzartutako iraupen jakin bat dute.

Honako hauek dira sozietate zibil motak:

  • Sozietate unibertsala:

Dauden ondasun guztien sozietate zibila: bazkide guztiek komunean jartzen dituzte gaur egun  dagozkien ondasunak, beren artean banatzeko asmoz, baita horiekin eskuratzen dituzten irabazi guztiak ere.

Irabazi guztien sozietate zibila: sozietateak dirauen bitartean, bazkideek beren industria edo lanagatik jasotzen dituzten ondasun guztiak sartzen dira.

  • Sozietate zibil partikularra:

Helburu bakarra gauza jakin batzuk dira, horien erabilera edo emaitzak, adierazitako enpresa bat edo lanbide edo arte batean aritzea.

  • Aintzat hartu beharrekoak:
    • Fiskalitate progresiboa.
    • Erantzukizun mugagabea: sozietatearen ondarea likidatu ondoren, zorrak kitatu gabe geratzen badira, beren egungo eta etorkizuneko ondasunekin erantzungo dute, modu solidarioan.

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.