Euskadiko ardogintzaren eta sagardogintzaren sektoreekin loturiko marketin, enoturismo eta gastronomiaren eremuetan pertsona kualifikatuei heziketa eskaintzea, nazioarteko ikuspegi batez.
Hotel, jatetxe eta harrera-agentzietako bezeroekin nahiz belaunaldi berriekin harremanak dituzten langileak, gerenteak, marketineko arduradunak, komertzialak, esportazio arlokoak. Euskadiko ardogintzaren eta sagardogintzaren munduarekin (Arabako Errioxa, Araba, Bizkaia eta Getariko Txakolinak eta Euskal Sagardoa) loturiko profesionalei zuzendua dago
Ezagutza-arloak: enoturismoaren kudeaketa, marketin-komunikazioa eta upeltegiko salmenta, nazioarteko salerosketa eta gastronomia ardoen sustatzaile gisa.
Metodologia honela antolatua egongo da: klase presentzialak, jarduera ez-presentzialak, ikasketa-bisitak, kasu errealen aurkezpenak eta ikasturte-amaierako proiektua.
Nazioarteko marketin-modulu bat ere barneratzen du.
Basque Culinary Centerreko Gastronomia Fakultateko eta Kaliforniako Unibertsitateko (Davis) School of Continuing and Profesional Studieseko irakasleak
Organización del curso experto.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.