Laguntza industriala. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen barne-ekintzailetza bultzatzea eta, hartara, enpresa-proiektu berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak, industrialak eta/ edo zerbitzu aurreratukoak sustatzea. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko “Business Innovation Center” (BIC) baten babespean jardungo da, hala ideia garatzeko fasean, nola enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazteko fasean.
Negozio Berriak Sortzeko Planerako laguntza, jarduera ekonomiko berriaren sorrera etengabe sustatze aldera. Laguntza hori itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da.
Enpresari enpresa-ideia garatzeko eta enpresa-plana egiteko prozesuan laguntzea, plana abian jarri arte. Laguntza hori itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da.
Enpresa-plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa eskuratu ahal izateko bide emateko ETE-entzako laguntza; hura gauzatzeko, arau honen eta LUZARO Kredituaren Finantza-etxearekin sinatutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maile-gueragiketetarako finantza-kostua gutxituko da.
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk zuzentzen duten Barnekintzailetza Babesteko ekimena ekintzaileen ekosistemara eta enpresetara zuzentzen da, Arabako eta Gipuzkoako BIC-en, BIC Bizkaia Ezkerraldearen eta BEAZen bidez. Bere helburua da proiektu berritzaileak eta teknologikoak babestea dibertsifikazio-prozesuetan, horrela, jarduera ekonomiko berria, negozio-ildo berriak eta/edo enpresa berriak sortzen laguntzeko.
Egungoa bezalako krisi eta ziurgabetasun egoeretan, proiektu ekintzaileek eta enpresek aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar dituzte. Horrela, BICek enpresa ekintzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuak aktibatu eta indartu ditugu, 3 laguntza-lerro bereizi abian jarriz, barne-ekintzailetzako proiektuak definitzeko, abian jartzeko eta finantzatzeko.
0 Lerroa_
Negozio Berriak Sortzeko Plana garatzeko laguntza, jarduera ekonomiko berriek izan ditzaketen aukerak aurkitu, aztertu eta lehenetsi ahal izateko, 1. lerroan aurkez daitezen.
Aholkularitza-gastuen % 70eraino, 30.000 euroko mugarekin, Negozio Berriak Sortzeko Plana garatzeko, honako hauek barne hartuta:
1 Lerroa_
Ideia ontzeko prozesuan laguntzeko eta hura abian jartzea ahalbidetuko duen Negozio Plana definitzeko laguntzak.
Gastu hautagarrien % 100eraino, 30.000 euroko mugarekin honako gastu hauetarako:
2 Lerroa_
1. lerroko barne-ekintzailetzako proiektuek definitutako enpresa-plana gauzatzeko beharrezko finantzaketa erraz eskuratu ahal izateko laguntzak.
Emandako maileguaren % 20a eta lehenengo bi urteetan sortutako interesetarako dirulaguntza jasoko duzu.
Ibilgetu materialeko (lursailak eta eraikinak izan ezik) eta ibilgetu ukiezineko inbertsioak finantzatzeko maileguak:
2025ko deialdiaren zenbatekoa
800.000 €
Zuzendaritza arduraduna
Ekintzailetza eta Nazioartekotzea, SPRI Taldearen laguntzarekin batera.
Ondoz ondoko ematea.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.