Enpresa berritzaile berriak sortzeko prozesuan erraztaile gisa jokatzen dute BIC hauek, eta horrez gain, eragile aktibo dira ekintzailetza-kultura sustatzeko eta bultzatzeko prozesu horretan.
BIC hauek eskualdeko garapen-motor bat dira, eta Euskadiko ekintzaile eta enpresa berrien premia zehatzei aurrea hartzeko, egokitzeko eta erantzuteko gaitasuna dute, beren ingurune geografiko barruan berrikuntza, prestakuntza eta enpresa-jarduerak finkatu daitezela sustatuz, Teknologia Zentroekin, Erakunde Publiko nahiz Pribatuekin eta Unibertsitateekin lankidetza estuan.
Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean hauek daude: enpresen sustapena; consulting eta aholkularitza; azpiegiturak; eta abar.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.