I+G proiektuen garapenerako laguntza ematea, eta, horretarako, doktore-titulua duten ikertzaileak sartzea eta industria-doktoregoak egitea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresetan, bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zenbait agentetan; hala, laneratzeko bide emango da beren lanbidekarreren hasieratik, eta Euskadiko ekoizpen-egituraren lehiakortasuna handituko da, hartan talentua sartzearen ondorioz.
Bi laguntza-ildo bereizi ditu:
Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresak, Zientzia eta Teknologia Euskal Sarean daudenak, ikerketa kooperatiboko zentroko, zentro teknologikoko eta enpresetako I+G unitateetako kategorietan..
2023 | 2024 | 2025 | 2026 | |
---|---|---|---|---|
Doktore-tituludunen lerrorako |
652.500 |
1.305.000 |
652.500 |
|
Industriako doktoregaien lerrorako |
750.000 |
780.000 |
780.000 |
750.000 |
Laguntzen gehieneko zenbatekoa (2023ko otsailaren 22ko Aginduaren 20. art. eta 32. art.)
Enpresa txikia | Enpresa ertaina | Enpresa handia, teknologia-zentroa, IKZ eta enpresako I+G unitatea | |
Gehieneko intentsitatea | 70% |
60% |
50% |
Urteko gutxieneko ordainsariak eta diruz lagun daitezkeen kostuen eta egonaldien zenbatekoak (2023ko otsailaren 23ko Ebazpenaren 5.artikulua)
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.