Consumer Lab kontsumitzailearen ikerketa-laborategi bat izango da, eta horren helburu nagusia kontsumitzailea produktu berriak eta erosketa-esperientziak sortuko dituen jatorria izatea da, baita erosteko erabakiak hartzean eta kontsumoko elikagaiak kontsumitzean eragina duten faktore inkontzienteen jatorri ere.
Kontsumitzailearen jokabidea ikertzeko azpiegitura aitzindaria, etorkizuneko elikadura-produktuak garatzeko beharrezkoa den ezagutza sortzeko eta ezagutarazteko balioko duena.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.