Laguntza industriala. Enpresa-proiektu berritzaileei eta/edo oinarri teknologikokoei zuzendutako laguntza, nahiz industriako produktu-prozesuari lotutako industriako proiektu eta/edo haiei lotutako zerbitzu berriei, bai eta ezagutza intentsiboko enpresa-proiektuei ere enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazteko fasean.
Pertsona juridikoak, enpresaren garapen eta kudeaketa arloetan talentu ekintzailea duten taldeak eratzea ahalbidetzen duten pertsonen inkorporazioa finantzatzeko, baita enpresa plana gauzatzeko aukera ematen duten gastu eta inbertsioak ere, baldin eta enpresa plan horren prestaketa «Business Innovation Center» (BIC) batek gainbegiratu bazuen eta Ekintzaile Programaren laguntza jaso bazuen.
100.000 €-rainoko laguntza garapen-itxaropen handienak eta inpaktu edo disrupzio teknologiko handiak dituzten EAEko Startupei.
SPRI taldeak ekintzailetza bultzatzen du enpresa-ekimen berriei laguntza integrala ematen dieten ekintzen bidez. Finantza-laguntza eta laguntza integrala eskaintzen ditugu BICen bidez, ekintzaileek beren proiektu berritzaileak sustatu ahal izan ditzaten. Gure helburua laguntzea da, haien beharretara egokituz, merkatuan arrakasta izan dezaten.
1M €-ko zuzkidura duen Ekintzaile + programa Ekintzaile programaren jarraipena da. Laguntza-lerro berri bat, garapen-itxaropen handienak dituzten proiektuak, inpaktu handiko proiektuak edo disrupzio teknologikoa dutenak babesten dituena, eta enpresaren operatiboarekin berarekin lotutako gastuak finantzatzen dituena, talentua sartzearekin lotutako gastuak nabarmenduz.
Ekintzaile + laguntza-programaren bidez, Enpresa Plana gauzatzeko funtsezko gastuak finantzatzen dira: talentua duten pertsonak kontratatzea, kanpoko aholkularitza teknikoa, alokairuak, jabetza industriala eta proiektuaren sustapena.
Itzuli beharrik gabeko laguntza da, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70erainokoa, eta gehienez 100.000 € proiektu bakoitzeko.
Ondoz ondoko ematea.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.