Laguntza industriala.Ekintzailetzaren euskal ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak laguntzea ekimenak dinamizatzeko eta uztartzeko, bertako eragileak elkartuz eta parte hartuz, eta horrela sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzea.
Ekintzailetzaren euskal ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak laguntzea ekimenak dinamizatzeko eta uztartzeko, bertako eragileak elkartuz eta parte hartuz, eta horrela sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzea.
Ekintzailetzarako ekosistema kohesionatua eta eraginkorra sustatzeko apustua SPRI Taldearen baitako konpromiso irmoa da. Helburu horrekin, inplikatuta dauden erakunde eta eragile guztien arteko lankidetza sustatu nahi da, enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea funtsezkoa baita gure erkidegoaren etorkizuneko hazkunderako.
Inkonformismoa eta proaktibitatea ekintzailetzako izaerari atxikita daude. Eragile ekintzaileak berak baino hoberik ez dago etorkizuneko erronkei aurre eginez Euskadiko sare ekintzaile osoa indartzen duten proiektuak bultzatzeko: belaunaldien arteko erreleboa, emakumeen ekintzailetza sustatzea, talentua ikusaraztea, eta teknologia eta berrikuntza barneratzea edo haren aldeko apustua egitea.
Autonomoak, elkarteak, unibertsitateak, fundazioak, ETEak edo enpresa handiak; guztiak izan daitezke euskal ekintzailetza-sarearen erreslientzia handitzeko sortutako Erronka 2030 laguntza-programaren onuradunak. Programak 150.000 euroko diru kopurua du.
Erronka 2030 Ekintzailetzako Erakundearteko Planarekin lerrokatuta dago. 2030era begira, erronkak identifikatzeko prozesuan euskal ekintzailetzarako 35 hobekuntza arlo planteatu zituen. Horrela, laguntza-prozesuak eta -dinamikak modu eraginkorragoan egituratzea du xede, eta ekintzailetzak Euskadiko hazkunde ekonomiko jasangarria lortzeko eragile gisa duen potentzial guztia aprobetxatu.
Gehienez % 90eko dirulaguntza emango zaie pertsona fisikoei, elkarteei, fundazioei eta unibertsitateei, eta % 70ekoa ETE-ei, eta % 50ekoa enpresa handiei.
Autonomoak, elkarteak, unibertsitateak, fundazioak, ETEak edo enpresa handiak. Guztiek eska dezakete eragile ekintzaileen dinamizazioa bultzatuko duen proiektu baterako finantzaketa.
Proiektuaren garapenari esker, tokiko ekintzaileekin eta startupekin harreman-sarea sortu ahal izango duzu, ezagutzen trukea, lankidetza eta talentuaren bilaketa errazteko.
Gainera, komunitate ekintzailearen hazkundeari ekarpena egiten lagundu eta beste enpresa eta erakunde batzuekin harreman sendoak ezarriko dituzu.
Ekintzailetza-sareko eragileak, sektore publikokoak zein pribatukoak, zuzenean harremanetan jarriko dituzten proiektuak bilatzen ditugu, sarearen koordinazioa eta elkarlana indartzeko, etorkizunari begira jarrita.
Ondoz ondoko ematea.
Erronka 2030. Euskadiko ekintzailetza hobekuntza – SPRI Laguntzak
Erronka 2030. Euskadiko ekintzailetza hobekuntza – SPRI Laguntzak
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.