Mendiko lurraldeen lankidetzarako eta garapenerako sektore anitzeko Europako elkartea da Euromontana. Euromontanaren eginkizuna mendi biziak sustatzea da, garapen orokor eta iraunkorraren alde eta mendiko guneetan bizi-kalitatea hobetzearen alde lan eginez.
Mendiko herrien eskualde eta nazio mailako elkarteak biltzen dira Euromontana barruan: ingurumen- eta garapen-agentziak, landa-garapeneko zentroak, lurralde-agintaritzak, ikerketa-institutuak, eta abar. Europa mendebaldeko nahiz Europa Erdialdeko eta Ekialdeko herrialdeetako elkarteak biltzen ditu, nazioarteko lankidetza garatzeko helburuz.
Lurralde horien artean informazioak eta esperientziak trukatzea ahalbidetzen du Euromontanak, mintegiak eta konferentziak antolatuz, Europako azterketak eta proiektuak eginez eta mendiarekin loturiko arazoen inguruan Europako erakundeekin lankidetza estuan jardunez.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.