Banda zabal ultralasterreko sareak, kokaleku dituzten industrialde edo eremu geografikoetan komunikazio elektronikoen operadoreen telekomunikazio-azpiegiturak falta direlako, zerbitzu horiek kontratatzeko aukerarik ez duten EAEko enpresetara helaraztea.
Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Kode Zibilaren 396. artikuluan eta Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legean ezarritako jabetza horizontalaren araubidearen mende dauden edozein tamainatako enpresek eta
baita jabe-erkidegoek ere.
Abiadura handiko barne-sareak instalatzeko inbertsioak erraztea eta banda zabal ultralasterreko konexioa edozein sektoretako euskal enpresetara zabaltzea da Euskal Enpresen Konektibitatea programaren helburu nagusia.
Itzuli beharrik gabeko laguntza-programa honen bidez, enpresei eraldaketa teknologikoa bizkortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko behar dituzten baliabideak eman nahi dizkiegu, informazioa transmititzeko duten gaitasuna handituz.
Zibersegurtasunarekin, Cloud Computing-arekin, Analitika Aurreratuarekin, Robotika Konektatuarekin, Ikusmen Artifizialarekin edo Sentsorikarekin lotutako proiektuak garatzeko, egunetik egunera konektibitate, biltegiratze eta datuen prozesatze handiagoak behar dira.
Kalitate handiko konektibitateak aukera ematen die enpresei beren jarduera modu eraginkor eta lehiakorrean garatzeko. Prozesuak optimizatzen, bezero eta hornitzaileekiko komunikazioa hobetzen eta digitalizazioak berrikuntzaren eta hazkundearen ikuspegitik eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen laguntzen die.
1 Lerroa_
Abiadura handiko komunikazio elektronikoen sareak instalatzeko laguntza. Sare horiek gai dira zerbitzuak 1 Gbps-ko abiaduran emateko, latentzia txikia dute, eta ekipo eta gailu kopuru handia konektatzeko aukera ematen dute.
Gehienez gastuen % 80 edo 100.000 €, Euskadin jarduera enpresarialeko zentroak dituzten ETE-entzat.
2 Lerroa_
Banda zabal ultralasterreko sareak Euskadiko enpresetara zabaltzeko laguntza, baldin eta zerbitzu horiek kontratatzeko aukerarik ez badute, kokaleku dituzten industrialde edo eremu geografikoetan komunikazio elektronikoen operadoreen telekomunikazio-azpiegiturak falta direlako.
Gehienez gastuen % 90 edo 30.000 €, edozein neurritako enpresentzat.
Ondoz ondoko ebazpena.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.