Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko ezohiko aldi baterako 2022ko laguntzak. Abeltzaintza-erabilerarako animalia-elikaduran diharduten operadoreei zuzenduta daude laguntzak, helburu hartuta abeltzaintzaren sektoreari laguntzea, lehengaien hornidura bermatzea eta, hartara, etxalde-animalien elikaduraren sargai nagusien prezio-igoerak geldiaraztea, Errusiak Ukraina inbaditu izanak larrikieragin baitie.
Laguntzaren zenbatekoa, guztira, honela kalkulatuko da: 2021ean deklaratutako artoaren erosketa-bolumenabider tonako finkatutako laguntzaren zenbateko unitarioa, 30 euroan ezarri dena.
Erakunde onuradun bakoitzari 400.000 euroko laguntza emango zaio, gehienez.
Laguntza murriztu ahal izango da, etxalde-animalientzat ez diren animalientzako elikagaien salmenta-ehunekoaren arabera.
Aurrekontuko zuzkidura: 1.850.000 €.
Dirulaguntza hauek ezin dira itzuli.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.