Gastronomiaren sektorearen inguruko ezagutzak sortzea, zenbait helbururi begira: ezagutza aberastasun bilakatzea, enpresetan berrikuntza sustatzea eta enpresa berrien sorreran aktiboki parte hartzea, sektorearen etorkizuna ziurtatzearren.
Basque Culinary Center erakundeak duen diziplina anitzeko ikerketa eta berrikuntza Zentroa da BCC Innovation eta gastronomiak eta sukaldaritzak duten berrikuntza-potentziala garatzea da bere eginkizuna.
Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sareak Sektoreko Teknologia Zentro gisa egiaztatu du.
Ikerketa aplikatuko eta berrikuntzako proiektuak garatzen ditu eta negozio berriak eta ekintzailetza sustatzen ditu gastronomiaren eta sukaldaritzaren industrian. Aldi berean, proiektu zientifiko eta teknologiko horien emaitzak ezagutarazten dizkio gizarteari oro har, eta industriari bereziki, gizarte eta ekonomia arloko balioa sortuz.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.