EAEko enpresetan “Gaitasun Digital Profesionalen” IKANOS Sistemaren ezarpenari bultzada, enpresen lehiakortasuna eta pertsonen garapen profesionala hobetzeko. IKANOS Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Europako Batzordearen DigComp kontzeptu-esparruan oinarritua dagoena.
Programak aholkularitza espezializatua, indibidualizatua eta doakoa ematen die, beren plantilletako pertsonen konpetentzia digitalak diagnostikatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko, beren profil profesional digitaletan aurrera egiteko aukera izan dezaten.
Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisikoak eta juridikoak, enpresaren tamaina edozein izanik ere. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat eduki beharko dute, eta bertan egingo dute diruz lagundu daitekeen jarduera.
IKANOS sistema etengabeko hobekuntzarako metodologia bat da, Europako Batzordeak definitutako DIGCOMP gaitasunetan oinarritua, eta 6 ardatz desberdinetan lan egiten da egoeraren ikuspegi globala izateko. Sistema honi esker, diagnostiko eta hobekuntza plan pertsonalizatua defini daiteke, erakundea osatzen duten pertsonen profil profesionalean eta enpresaren beraren produkzio-premietan oinarrituta. Horrela, pertsonei pertsonalki eta profesionalki aurrera egiteko behar dituzten tresnak eta ezagutzak eman nahi zaizkio enpresari, bere lan-produktibitatea eta enpresaren lehiakortasuna handitzeko.
“DIGCOMP” Gaitasun Digitalen Europako Esparruak definitutako gaitasunak eta hauek zure enpresarentzat duten garrantzia.
Gaitasun bakoitzak enpresa-mailan duen pisua eta pertsona bakoitzak hauetan izan behar duen gaikuntza-maila.
Auditorian hobekuntza-beharrak eta ezarri beharreko helburuak modu pertsonalizatuan definitzeko lortutako emaitzak.
Hobetzeko ahalegina eta prestakuntza-lana bideratzen, gaitasunetan eta gaikuntzan zehaztutako helburuak lortzeko.
Azterketatik eta lan-bizitzan zehar etengabe hobetzera bideratutako estrategiak eta metodologiak eskuratu.
Enpresako Gaitasun Digital Profesionalen trebakuntza agerian jarri, enpresaren talentu digitala bistaratuz.
Ondoz ondoko ebazpena.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.