Pasaiako Blas de Lezo Itsas Arrantza Eskolan, Bermeoko Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Lanbide Heziketako Eskolan itsasketa eta arrantza ikasketak egiteko bekak
Itsas arrantzako ikastetxe horietako edozeinetako ikasturteetan matrikulatuta dauden pertsonak (goi mailako heziketa-zikloak, gradu ertaineko heziketa-zikloak edo kostako patroi balioaniztuna).
Beka horiek ondorengo kontzeptuetarako erabil daitezke: ohiko etxebizitzatik kanpoko egoitza-gastuetarako, zentrora joateko gastuetarako, mantentze-gastuetarako eta ikasketa-materialen gastuetarako.
Bekaren iraupena ikasturtearen berbera izango da.
Beken zenbatekoa gehienez ere 2.404,05 eurokoa izango dela ezartzen da, eta pertsona bekadun bakoitzari izendatutako puntu-kopuruarekiko zuzenean proportzionala izango da.
Ondorengo irizpideetan oinarrituta lortuko da puntuazioa: egin beharreko ikasketen maila, ohiko bizilekuaren eta ikasketa-zentroa kokatuta dagoen herriaren arteko distantzia, eskatzaileen xehetasun pertsonalak eta familiarrak, eskatzailearen edo bere familiaren (harekiko mendekotasun ekonomikoa badu) diru-sarrera gordinak.
Concursal.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.