Página de Inicio Ir al buscador Menú de navegación Ver contenido de la página Ir al Footer

Itsasontzien barruko inbertsio, auditoria eta azterketa energetikoetarako laguntzak

Xedea

Klima-aldaketaren ondorioak arintzea eta arrantza-ontzien energia-eraginkortasuna hobetzea.

Hartzaileak

Arrantza-sektoreko erauzketa-operadoreak, ondasun-erkidegoak barne, 5 urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenak, eta gehienez ere behin, inbertsio mota bererako, programazio-aldi eta arrantza-ontzi berean.

Deskribapena

Laguntzak honako hauetara bideratuko dira:

  • nbertsioak ekipoan edo itsasontzian, isurketa kutsagarriak edo berotegi-efektuko gasak murrizteko eta arrantza-ontzien energia-eraginkortasuna handitzeko. Arrantza-aparailuen inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira, betiere arrantza-aparailu horren selektibitatea arriskuan jartzen ez badute.
  • Energia-eraginkortasunerako programak eta auditoriak.
  • Propultsio-sistema alternatiboek eta kaskoen diseinuak arrantza-ontzien energia-eraginkortasunari egiten dioten ekarpena ebaluatzeko azterlanak.

Laguntza mota

Concursal.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Laguntza-era gileak

Itxita

Baliozkoa 02/01/2022 12:00 amtik 31/07/2022 11:59 pmra

Aplikazio-erremua

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Ostegun ekintzaileak 2023

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.