Enpresei laguntzea ekipoak migra ditzaten beren gela teknikoetatik eta CPD pribatuetatik KLOUDen eskaintzen diren kanpoko instalazioetara, zibersegurtasuna, eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzeko.
Mota guztietako enpresak.
Itzuli beharrik gabeko % 50eko laguntza, gehienez ere enpresa bakoitzeko 50.000 €-koa, euren zerbitzuak eta azpiegiturak barneko areto teknikoetatik edo Datuak Prozesatzeko Zentroetatik (CPD) hodeiko eremu komertzialetara migratzea ahalbidetuko dien plan bat garatzeko eta ezartzeko, adituen laguntza teknikoarekin. Modu horretan, eragiketen eraginkortasuna eta zibersegurtasuna hobetzea da helburua.
Resolución sucesiva.
Kloud 2025, hodeira migrazioa egiteko laguntzak – SPRI Laguntzak
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.