Nekazaritzako eta elikadurako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak. Laguntza hauek inbertsio-programa baten arabera egokituko dira, eta urtekoa edo urte anitzekoa izan daiteke, aurkeztutako proiektuen exekuzio-epearen arabera eta ordainketak egiten diren unearen arabera.
Laguntza-lerroak:
1. – Lehiatu Nekazari: Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
2. – Lehiatu Egurra: Basogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
3. – Lehiatu Ekologikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza horiek ez zaizkie metatzen 1. eta 2. ataletan aipatutako laguntza guztiei.
4. – Lehiatu Ekoizpen: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan inbertsio-proiektuak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan sartzen ez badira, salbu eta ardoa eta arrantzako eta akuikulturako produktuak, bai eta nekazaritzako azpiproduktuak balorizatzeko proiektuak egiteko ere.
5. – Lehiatu Gastrobikain: Kalitate gastronomikoa hobetzeko inbertsio-proiektuak egiteko laguntzak, proiektu gastronomiko berriak sustatzeari, bikaintasun gastronomikoa sendotzeari eta integrazio bertikaleko proiektu gastronomikoak ezartzeari lotuta.
Lehiaketa. Egindako inbertsio hautagarrien ehuneko baten gaineko dirulaguntza zuzena.




Informazioa eta tramitazioa
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
