LEHIATU Sustapena 2026

EAEtik kanpoko merkatuetan nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak sustatzeko laguntzak

Icono diana

Xedea

EAEtik kanpoko merkatuetan nekazaritza-, arrantza- eta basogintza-produktuak sustatzea, EAEko lurralde-eremuko nekazaritza- eta elikagaigintza-industriak eraldatuta eta merkaturatuta.

Icono lupa

Hartzaileak

Nekazaritza, elikadura, arrantza eta basogintzako sektoreetako pertsonak, lehenengo eraldaketara arte.
Onuradunek talde hauetakoren batekoak izan beharko dute:
a) Jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten pertsona fisiko edo juridikopribatuak, nortasun juridiko propioarekin; honela sailkatuko dira enpresak: mikroenpresa, enpresa txikia, ertaina eta handia.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Erregulatzaileak.
c) Jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten esportazio-partzuergoak, baldin eta baldintza hauek egiaztatzen badituzte:
1.– Nortasun juridiko propioa izan behar dute, partzuergoa osatzen duten enpresa edo entitateekiko independentea.
2.– Gutxienez hiru enpresak edo entitatek osatuak izatea.
3 – Partzuergoa osatzen duten enpresen bi herenek, gutxienez, Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan inskribatuta egon behar dute.

Icono Esquema

Deskribapena

Honako jarduera hauek jaso ahal izango dituzte deialdi honetako laguntzak, eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.
a) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egingo diren lanbide-izaera duten nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan erakusketari gisa parte hartzea, merkataritza-jarduerak garatzeko, produktuak erakutsiz erakustoki indibidual edo partekatuetan.
b) Azoketara joatea, hau da, eskatzaileak edo enpresa eskatzaileak bisitaldiak egitea profesionalei zuzendutako nazioarteko azoketara, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo.
c) Zuzeneko misioak egitea eta atzerriko merkatuetan produktuak aurkeztea; hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo dastatzeko ekintzak egitea, atzerriko merkatu
horietan merkataritza-harremanak areagotzeko eta produktuen esportazioa handiagotzeko.
d) Alderantzizko misioak egitea, atzerriko erosleak edo iritzi-emaileak gonbidatzea, enpresen ekoizpen-establezimenduetan bisitaldiak egin ditzaten; Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egingo dira bisitaldi horiek.
e) Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan esklusiboki sustapen-jarduera zehatz eta espezifikoak egitea, deialdiaren urtean zehar gauzatuta; hau da, produktuaren publizitatea egitea eta hura dastatzeko aukera ematea, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko.
f) Katalogoak, ikus-entzunezko materialak, web-orriak eta publizitatea komunikabideetan; hau da, enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko
hizkuntza batean.

Ez da dirulaguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan erakustoki bat jarri badu Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek, edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen dieten antzeko organismoek, eta EAEko enpresei azoka horietan parte hartzeko tokia eskaini
bazaie. Hala ere, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte aipatutako entitateei azoketan tokia eskatu baina baiezko erantzunik jaso ez duten enpresek. Kanpoan utziko dira dagokion azokan parte hartzeari lotutako diruz lagundu daitezkeen gastu guztiak.

Icono bombilla

Laguntza mota

Dirulaguntza

Icono agentes

Laguntza-era gileak

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

Icono ordenadorInformazioa eta tramitazioa

Euskera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/008221

Castellano: https://www.euskadi.eus/servicios/0082216

Icono enlaceLotura neurrira:

 

Itxita

Baliozkoa 20/06/2026 12:00 amtik 20/07/2026 12:00 amra

Aplikazio-erremua

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!