Mahastizaintza-sektoreko enpresen etekin orokorrak hobetzea, merkatuaren eskakizunetara egokitzea eta, halaber, beren lehiakortasuna areagotzea. Mahastizaintzako azpiegituran eta eraldaketa-instalazioetan inbertsio hautemangarriei nahiz hautemanezinei finantza-laguntza ematea, baita merkaturatzeko egitura eta tresnei ere, edota energia-aurrezpena, eraginkortasun energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzekoei.
Dirulaguntza:
Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak hauek dira: zuzenean ardogintzako produktuen ekoizpenerako diren inbertsioak (eraldaketatik hasi botiletan edo ontzietan sartu eta etiketatzeraino); kalitate-kontrolarekin zuzenean lotutako inbertsioak; ardogintzako produktuak merkaturatzearekin zuzenean lotutako inbertsioak (obra zibila, makineria eta ekipoak, softwarea barne; administrazio-erabilerarekin eta/edo orokorrekin zuzenean lotutako inbertsioak).
Concursal.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.